Euskaldunok munduan / ez dogu parerik
Azkarrak (e)ta zuhurrak / gara jaiotzetik.
Besteri mila datu / guri bat edo bi,
Azterketan ez dogu / ezeren beharrik.
Bi mila (e)ta hamaika / ezin dogu ahaztu,
selektibitatean / dana zan nahastu.
Agertu ginan denak / inozo (e)ta kastu;
kimika azterketak / ginduzan lardastu.
Errua omen eukan / euskaratzaileak.
Nor, bestela, daukagu / hango gaizkilea?
Azterketa primeran / e(g)in eban Valeak
Hala diño rektore / bedeinkatzaileak.
Kimika azterketa / hori zan kiniela.
Berba ulertezinak / genduzan paperan;
bat bakarra zuzena / balitz sikieran.
Hurrengoan suajiliz /idatzi daitela.
Samina izan dugu / entzundako hitza,
azido sulfu(r)ikoa / ez da hain garratza.
Rektoreak diñonez, / horra gure gaitza,
froga berregitea / injustizi latza.
Mundu honetan bada / injustizi larri,
azterketan izan da / ikasle ugari.
Baina kaltetuenak, / ez dago dudarik;
Euskadunek daukiez / suspentsoak sarri.
Rektoreak diñosku / arro-zalamero:
Dena arreglauko da / benetan gaurgero.
Zelan estrapolatu / zero patatero?
Konponketa bikaina / “la del prorrateo”.
Sendagilea izan / gura neban lehen.
Azterketaz geroztik / nora joango nazen.
Espainia aldera / “uni” triste baten,
Euskera baztertuta / erderaz ikasten.
University honek / badu mila glory.
Badu hainbat ohore / eta excellency.
Katedradun Valeak / jakin ba ei daki,
batxiler-ikasleek / baino gehiagorik
Etorkizun gaberik, / geroa iluna.
Parua gizentzera / goazen gu denak.
Samindu (e)ta sumindu / hauxe diñodana:
Gora ta gora beti / ikasle euskalduna!
Gora ta gora beti / gazte euskalduna!









