Bertso berriyak ostia-txarrean jarriyak, kimika aztertzaile bati gogoz eskainiyak

Euskaldunok munduan  / ez dogu parerik

Azkarrak (e)ta zuhurrak / gara jaiotzetik.

Besteri mila datu / guri bat edo bi,

Azterketan ez dogu / ezeren beharrik.

 

Bi mila (e)ta hamaika / ezin dogu ahaztu,

selektibitatean / dana zan nahastu.

Agertu ginan denak / inozo (e)ta kastu;

kimika azterketak  / ginduzan lardastu.

 

Errua omen eukan / euskaratzaileak.

Nor, bestela, daukagu / hango gaizkilea?

Azterketa primeran / e(g)in eban Valeak

Hala diño rektore / bedeinkatzaileak.

 

Kimika azterketa / hori zan kiniela.

Berba ulertezinak / genduzan paperan;

bat bakarra zuzena / balitz sikieran.

Hurrengoan suajiliz /idatzi daitela.

 

Samina izan dugu / entzundako hitza,

azido sulfu(r)ikoa / ez da hain garratza.

Rektoreak diñonez, /  horra gure gaitza,

froga berregitea / injustizi latza.

 

Mundu honetan bada / injustizi larri,

azterketan izan da / ikasle ugari.

Baina kaltetuenak, / ez dago dudarik;

Euskadunek daukiez / suspentsoak sarri.

 

Rektoreak diñosku / arro-zalamero:

Dena arreglauko da / benetan gaurgero.

Zelan estrapolatu / zero patatero?

Konponketa bikaina / “la del prorrateo”.

 

Sendagilea izan / gura neban lehen.

Azterketaz geroztik / nora joango nazen.

Espainia aldera / “uni” triste baten,

Euskera baztertuta / erderaz ikasten.

 

University honek / badu mila glory.

Badu hainbat ohore  / eta excellency.

Katedradun Valeak / jakin ba ei daki,

batxiler-ikasleek / baino gehiagorik

 

Etorkizun gaberik, / geroa iluna.

Parua gizentzera / goazen gu denak.

Samindu (e)ta sumindu / hauxe diñodana:

Gora ta gora beti / ikasle euskalduna!

Gora ta gora beti / gazte euskalduna!