EUSKARA

ENGLISH

FRANÇAIS

CASTELLANO

CATALÀ 

 

   

AGENDA-ARGAZKIAK  

ESPERIENTZIAK   

BIDEOAK  

PODKAST  

ESKAINTZA    

Erakusketa 14 panel edo hormairudiz osatua dago. Lehenengoak ongi etorria ematen dio bisitariari lau hizkuntzetan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Beste 13etan, "habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da. Zehazki,    "ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte".

Giza habitat ezkutatua erakusketa honek gure historiaren mugarri garrantzitsuenak erakusten ditu. Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa da: euskalnafarren habitata eta lurraldetasuna; mugarriak izan diren datak, pertsonaiak, eta gertaera garrantzitsuak modu grafiko argi eta atseginean kontatuak

Honen bidez Nabarraldek mendeetako historia laburtu eta erakusten du, modu argiz, esanguratsuz, eta batik bat, pedagogikoz egitea kontuan hartuz. Bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du programa honek modu presentzialean edota internetez.

 

       

 

 

 

i

 

 

JARDUNALDIAK

Zure erakundean, herrrian, elkartean edo lagunartean euskalnafarren historiaren inguruan ekitaldi bat antolatu nahi baduzue: EGIN KLIK

IKASTAROAK

“Euskal Herria / Nafarroaren historia”. Gure historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa edonorentzat eskuragarri.

 Ikastaroen helburuak dira, Euskal Herriko historian erabakigarriak izan diren gertakariak berreskuratzea, lantzea eta ikuspegi propiotik gaur egungo errealitatearen kontakizuna egitea.

 Ikastaroak presentzialak eta Internet bidezkoak (online) dira. Jakinmina duen edonorentzat eskuragarri, adituak izan ala ikasteko solik izan.

Nabarralde Fundazioak tokian tokiko beharretara egokituko da.

 

AURREZ AURREKOAK edo INTERNETEZ

Ikastaro bat antolatu nahi baduzue,aurrez aurrekoa zein Internet bidezkoa (on line), edo informazioa jaso nahi baduzue: EGIN KLIK

 
 
Informazioa: