EUSKARA

 

 

ENGLISH

FRANÇAIS

CASTELLANO

CATALÀ 

 
             

 

Giza habitat erakusketa ibiltaria

 Erakusketa honek Mikel Laboak musikatu zuen Xabier Leteren poema bat du inspirazio iturri:

 

 "Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai”. 

 

Giza komunitate jakin bat, habitat jakin batean sortu zen, lurralde hutsarena baino dimentsio zabalago batean. 

 

"Gizonak (Gizakik) badu inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizpait erditu hortan jokatuz bizia". 

 

Horrela jokatzen da gure historia: Ezkutatu diguten historia. Erakusketa ibiltaria, hitzaldiak eta ikastaro saioak biltzen dituen egitaraua antolatzen du Nabarralde Fundazioak, tokian tokiko beharretara egokitu daitezkeenak.