
Euskaria Fundazioak “EUSKARIA SARIA” 2014 Iulen Madariaga Agirreri (Bilbo 1932) ematea erabaki du. Honako hauek dira saria emateko arrazoiak;
Gure historia politikoan eta egungo egoera berrirako ezinebestekoak izan diren pertsonen arteko zubia egin duen belaunaldi baten ordezkaria dugu Julen Madariaga. Belaunaldi horrek euskal abertzaletasunari ekarpen berritzailea egin zion, garatu gabeko hainbat esparru berri jorratu baitzuen. Ekarpen honi esker, errealitatea errotik aldatu da gure herriaren interesen onerako , proiektu soberanista bideragarri bilakatu baita.
Bere bizitzan Iulen Madarigak eginiko jardun politiko, soziala eta kulturalak neurri handi batean Euskaria Fundazioak berak dituen helburuekin bat egiten du, Euskal Herria nazio gisa garatzeko ahalegina egitea, alegia. Alta, Nazio gisa dituen eskubideak lortzeko lana eta ahalegina egitea eta bide batez, Nazioareteko Giza Eskubideen Aldeko Aldarrien parametroetan, banako eta talde-eskubideak hedatzea, Euskal Herriaren eskubideak defendatzeagatik jazarpena jasan duten pertsonak babestea ere helburua dugularik.
Saria heldu den ekainaren 14an emango zaio Iruñeko “Katakrak”en. Kale Nagusia 54. www.katakrak.net . Idatzi honen bidez, ekitaldira atsegin handiz gonbidatzen zaitugu.
Saria emandakoan, bertan bazkari bat izango dugu. Prezioa 20€. Izena emateko euskariafundazioa@gmail.com epea , ekainak 5.
http://www.euskaria.eu/news/1400256659









