“Herritarrek badakite azken urtetako historia, baina gutxitan ikertu da Hernaniren jatorriari buruz”

Beñi Agirre Hernani Errotzen MEMORIA hISTORIKOA kULTURA eLKARTEKO KOORDINATZAILEA

“Herritarrek badakite azken urtetako historia, baina gutxitan ikertu da Hernaniren jatorriari buruz”

Hernani Errotzen elkarteak aste honetan bere egoitza inauguratu du. Bertan herriko historia ezagutarazten jarraituko du. Bere koordinatzaileak, Beñi Agirrek, datorren urtean lan asko egingo dutela aurreratu du, Nafarroaren konkistaren 500 urte betetzen direlako

hernani

 

Hernani Errotzeneko kideak orain dela hiru urte hasi ziren lanean hitzaldiak antolatzen eta Nabarralde elkartearen eta bere argitalpenen aurkezpena egiten. Urrian Udalak Villa Ave Mariako gela bat utzi zien bere lana aurrera eramateko. Ostegunean 30 bat lagun izan ziren egoitza berriaren inaugurazioan. “Lokal txikia da, baina soberan betetzen ditu gure beharrak”, esan du Hernani Erro-tzen elkarteko koordinatzaileak, Beñi Agirrek.

Zein da elkartearen helburua?

Bere izen osoa Hernani Errotzen Memoria Historikoa Kultura Elkartea da eta izenean bertan daude pixka bat zein diren helburuak. Hau da, historia eta memoria historikoaren inguruan ikertzea; ikertutakoak argitaratzea eta gizarteratzea; Hernaniko jendeari jakinaraztea zein den Hernaniren jatorria eta zein izan diren mugarri edo hito nagusiak eta horrekin batera gaur egun Hernanik eta Euskal Herriak oro har duen ondare edo patrimonioa, folklore, kultura, hizkuntza balorean jartzea edo azpimarratzea.

Zergatik erabaki zenuten elkartea osatzea?

Ikusten genuen Hernaniko azken urteetako historiari buruz edo gai oso jakin batzui buruz badagoela egina lan hori. Adibidez, mundu guztiak daki Hernaniraino iristen zela ibaian barrena portu bat, aingurak eta burniolaren fabrikak zeudela ezaguna da, baita garai berriko industrializazioa ere. Baina inoiz gutxitan idatzi edo ikertu da Hernaniren jatorriari buruz.

Non kokatzen da jatorri hori?

Aurkitu dugun Hernaniri buruzko lehenengo dokumentu historiko fidagarria 1014. urtekoa da, Antxo III. nagusiaren garaikoa Leireko monastegiari eginiko dohaintza bati buruzkoa. Nafarroako erresuma ginenen garaikoa da. Hau testuinguruan jarri behar da Nafarroaren historian edo Euskal Herriaren prozesuan. Hernani ez da leku isolatu bat baizik eta historia horren barruan dago. Hor kokatu behar dugu Hernanik izan zuen garrantzia 1200 urteko Gaztelako konkistan edo 15012an Nafarroako konkistan.

Non aurkitzen duzue informazioa?

Nabarralde elkarteak egiten duen lana edo dituen artxibo edo publikazioetara jo dugu. Hor aurkitu dugu truke edo sinbiosia. Orduan, Nabarraldek planteatzen dituen helburuak eta lan ildoak Hernani Errotzenen mugitzen ginenon berbera da.

Zein izan zen hurrengo pausoa?

Hemengo taldea estabilizatzeko beharra ikusten genuen. Oso talde txikia da, baina finkatu behar genuen pixka bat zein lan egingo genuen, zein denboran… Orduan,Udalari lokal bat eskatu genion, horrela elkartea aurkitzeko erraza izateko edo erreferentzi bat izateko eta jendeak jakiteko nora jo behar duen. Alde berean, lan hau ez Hernanin bakarrik geratzeko, baizik eta Gipuzkoa osora zabaltzeko ere. Hemengo esperientziak beste herriko esperien-tziekin trukatu nahi ditugu eta horrela elkarlan bat bultzatu.

Zein izan da azkenaldian egin duzuen aurkikuntzarik garrantzi-tsuena?

Aurten oso garrantzizkoa izan da Hernaniko dokumentu baten inguruan egin dugun lana. Hernaniko artxibategian aurkitu genuen 1644ko dokumentu bat eta idazten duenak Udalaren izenean, marka-tzen ditu urteetan oso ondo Hernaniko jendeak historian zehar parte hartu duen guda edo defentsa lanetan. Bertan aipatzen du Carlomagnoren bataila, baita Hernani Gipuzkoan ejerzitoaren arma egoi-tza zela. Garai horietan aipatzen da herria pobretuta zegoela Koroari egiten zioten zerbitzuarengatik. Ikusi beharko dugu XVII. mendeko dokumentu honek zenbateko fidagarritasuna duen.

Zein lan bultzatuko ditu Hernani Errotzenek hastear dagoen urtean?

Ildo berean jarraituko dugu. Ez dakigu oraindik zehazki zer egingo dugun, baina oso garrantzizkoa izango da 500 urte betetzen direla Nafarroako konkista gertatu zela. Hernanik ere hor parte hartu zuenez, zein esku hartze izan zuen argitzea izango da lan bat. Data hori gogoratuko dugu, baina ez ospatu, ez baitago ezer ospatzeko.

 

http://noticiasdegipuzkoa.com/2011/12/18/vecinos/buruntzaldea/herritarrek-badakite-azken-urtetako-historia-baina-gutxitan-ikertu-da-hernaniren-jatorriari-buruz