ETBk muzin egin dio orain urte eta erdi 31 lagunek egin zuten eskaerari: Euskalduntze Berantiarraren dokumentala (4. atala) kentzeari. Euskeraren Jatorria Elkarteak ere eskaera bera egin zion eta, horrez gain, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta EHUko historia irakaslerekin batekin hitz egin zuen eta haien lana egiteko eskatu zien, telebistak gezurrez betetako dokumental hori etengabe ematea iraingarria delako.
Aitzol Altunak historialariak Lehoinabarra blogean ere luze-zabal idatzi zuen eta behean berak argitaratutako liburua argitaratu du, gai honetan sakontzeko asmoz.
Zoritxarrez lortu dugun gauza bakarra kapitulu hasieran esaldi lauso bat jartzea izan da (ETBk ez duela zertan bat egin behar bertako edukiarekin) baina etengabe ematen badute, eta beste ikuspegia ematen ez badute, argi dago funtsik gabeko teoria hori goitik behera babesten ari direla.
Hemen kezkagarria ez da soilik ETBk horrelako gezur bat botatzera ausartu izana. Larriagoa dena da EHUk, Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak hori gelditu ez izana. Eta euskeraren inguruko gainerako erakundeak (izenak ez ditugu esango baina askotxo ditugu), gai honen inguruan isilik egotea.
Baina ohituta gaude. Iruña-Veleian gertatutako gauza bera dirudi. 2. kapitulua. Euskeraren altxor historiko handiena topatu duten arkeologo bi laster epaitzera doaz eta euskal “mundua”, salbuespenak salbuespen, isilik.
Baina Iruña-Veleiarekin egin dugun moduan, hemen ere ez gara isilduko. Euskeraren Jatorriak eta Biltzarreko Historia Sailak aurten hainbat ekimen burutuko dugu ETBk dokumental erasokor hori kentzeko:
Otsailak 27: Gutuna ETBko Administrazio Kontseilukideei ematea
Martxoak 17: Pagomakurretik Arrabarako txangoa: “Mendi altuenek euskal izena dute”

Apirila…
Eta zure laguntza eskatzen dugu. Hau ez litzateke Jatorriaren edo Biltzarreren Historia Sailak bakarrik izan behar. Denoi inplikatzen gaitu eta gainera, modu askotara lagundu daiteke: gaia zabaldu ezagunen artean, irakasle izanez gero ikasleekin gaia landu, zerbait idatzi, erreklamazioak idatzi, kanpaina honetarako ekarpen ekonomiko bat egin… Esan zer egiteko prest zauden. Hemen gaituzu: euskerarenjatorria@gmail.com
a) ETBren Euskalduntze berantiarra bideoak
Trailerra: 4 minutu
Dokumentala euskeraz:
Dokumentala gazteleraz
https://www.youtube.com/watch?v=OD_4NafatqE
b) Hedabideetan nola jaso duten teoria hau: espainiazaleek txaloka
http://politica.elpais.com/politica/2015/09/22/actualidad/1442936658_416697.html
Artikulu hori erantzuteko gure elkarteak El Pais egunkariari bidalitako artikulua ez zuten argitaratu
http://euskararenjatorria.net/?p=22921&lang=es
Muy Interesante
http://www.muyhistoria.es/prehistoria/articulo/el-origen-de-los-vascos-671460710535
c) Artikuluak
31 lagunek: Euskalduntze berantiarra salatzen
Aitzol Altuna Lehoinabarra Una película sobre la falsa tesis de la “euskaldunización tardía”
Jabier Goitia: el poder contra la inteligencia Deba: propuesta etimologica
Juan Martin Elexpuru: Baskoniako ipuin bat
Patxi Arangurenen Inquietos vascones
Juan Martin Elexpururen Inquietos vascones pero no tanto
Eliseo Gilena Oir campanas y no saber dónde
EITB oker-oker dabil: Vaskoniako historia bat ez da gure historia
Patxi Arangurenen XXI.eko euskalduntzea eta Aitzol Altunaren erantzuna
Euskalduntze berantiarraren teoriaren ezinezkotasuna
Hilarrietako hitzak eta euskalduntze berantiarra
Goitia eta Altunaren erantzunak Santanari: Gorbea, Anboto, Deba, Nerbioi, Oka, Briga
Euskalduntze berantiarraz hitzaldia Kafe Antzokian

d) Liburua
Aitzol Altuna: Desmontando la vasconización tardía (Amazon 10 euro)

- e) Trailerrak: dokumental guztien trailerrak euskeraz
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/baskoniako-historia-bat/bideoak/
- f) Bideoak gazteleraz
Euskerazkoak ez ditugu Youtuben eta Nahieraran topatu
Una Historia de Vasconia 1 – El mito de la caverna – YouTube
Historia de Vasconia 2 – Los pueblos guerreros de Vasconia – YouTube
Una Historia de Vasconia 3 – Las águilas de Roma – YouTube
Una Historia de Vasconia 4 – La euskaldunización tardía – YouTube
Una historia de vasconia | 5.- Juego de Reyes y Reynas – YouTube
Una historia de vasconia | 6.- A través del Camino de … – YouTube
Una historia de vasconia | 7.- Otoño de sangre – YouTube
Una historia de vasconia | 8.- La última bandera – YouTube
Una historia de vasconia | 10.- El honor de los vascos – YouTube
Una historia de vasconia | 11.- Los vascos y la revolución – YouTube
Una historia de vasconia | 13.- Las reinas del verano – YouTube









