Asisko Urmeneta, 2019ko urteko nafarra (kronika)

(Iturria: Josu Chavarri)

Joan den larunbatean, urtero legez, 2019ko “URTEKO NAFARRA” SARIA eman genion ASISKO URMENETA irudigileari, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEAREN izenenean.

“Urteko Nafarra” sariaren bitartez, gure elkarteak euskal herriaren konzientzia historikoaren eta ondare materiala nahiz ez-materialaren berreskurapenaren arloan egindako lana aitortu nahi du, bereziki Nafarroako Erresumaren errealitate historikoari dagokionez. Aurreko urteetan, José Antonio Gonzalez Salazar etnografoa (2013), Joxe Ulibarrena eskultorea (2014), Eliseo Gil arkeologoa (2015), Idoia Arrieta historialaria (2016), Martin Ttipia Auzolantzerkiko parte-hartzaileak (2017) eta Segurako “Errastiolatza Erakustokia” (2018) izan dira saridunak.

Euriaren mehatxupean, hasiera eman genion jardunaldiari Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean, Asiskoren hitzaldi mamitsuarekin. “1620-2020: 400 urtez INDEPENDENTZIA gabetuak” izenburuarekin, irudigile iruindarrak gaur eta azken mendeetan euskaldunok jaso dugun menderakuntza isladatu zuen, hainbat zertzelada eta adibide esanguratsuen bitartez.

Hona hemen harribitxi gutxi batzuk, harribitxiz jositako hizketaldian:

  • “Botererik gabe, gure kultura folklore bihurtzen da”
  • “Espainiak eta Frantziak ikur gisa animali indartsu eta boteretsuak aukeratzen dituzten bitartean (oilarra eta zezena, hurrenez hurren), hemen arditxo latxa xarmant eta ñimiñoa edo txantxangorria aukeratzen ditugu, mantsotasuna eta artalde portaeraren adierazle. Nola gailendu dakioke txantxagorri bat zezen bati?”

  • “Estatu libre guztiek beren heroiak aukeratzen dituzte, eta haiekin kale-izendegia betetzen dute. Zeinen izenak dauzkate gure kale eta plazak? Esate baterako, Concha espainar general basatia.”
  • “Zergatik onartzen dugu Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga Espainia eta Frantziaren arteko muga dela, eta ez Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen arteko mendi lerroa?”

“Oso garrantzitsua da pertsonai historiko nagusien irudikapena. Martin Ttipia Gasteizko tenentearen ustezko edo asmaturiko irudirik agertzen ez den bitartean, ikastolek erabiltzen dituzten testu-liburuetan Franko diktadorearen margo handia agertzen da, inongo armarik gabe, agure lasai eta maitagarri baten itxuraz. ETAkide baten irudia, aldiz, txikia eta txanoaz burueztalita, arma bat eskuetan, eta Frankoren zangopean.    ”

Aretoan bildutakoek arretaz jarraitu zituzten marrazkilari nafarraren azalpenak, umorezko une gogoangarriekin tartekaturik. Azken minutuetan, Asiskok bertara ekarritako “1620: Nafarroa Beheregaina” komikia aurkeztu zuen, Nabarralderekin batera eginikoa. Izan ere, larunbatekoa izan zen komikia erosteko lenehengo aukera, gasteiztarrontzat benetako dohaina.

Bertan, Nafarroako Erresumaren independentzia osoko azken urteak jorratzen dira, Frantziako Louis XIII.ak “Batasun Ediktua”ren bitartez eta indarkeria erabilita Nafarroa eta Frantziako koroak derrigorrez batu zituen arte, 1620ko urrian. Nafar erakundeek, Frantziar Iraultzak akabatu zituen arte, ez zuten sekulan bidegabekeri hau onartu, eztabaidatzeko ere ez zuten onartu. Horretarako argudioak jasotzen dira komikian.

Finean, Nafarroako Erresumak ez zuen sekulan bere menpekotasuna legeztatu, beraz harrezkero gertatutako guztia legez kanpokoa da.

Eguraldiak gupidatsu portatu zen gurekin, eta, zorionez, Martin Ttipia Leku eder eta ikusgarrian ospatu ahal izan genuen sari ematea. Saria Asiskori luzatu eta gero, Jare Dantza Taldeko lagunek Aurreskua dantzatu zioten saridunari, eta, ekitaldia amaitzeko, Oihane Perea bertsolariak bi gorespen bertso kantatu zizkion, bai gure gonbidatuari eta baita Nafarroari ere. Agurtu baino lehen, ezusteko oparia egin zigun Asiskok: Martin Ttipia tenentearen irudi baten originala. Eskerrik asko, Asisko!! Eta, amaitu bezain laster, euri-zaparrada ederra hasi zitzaigun….. patuaren laguntza ote?

Gurean egiten ohi den bezala, poteo eta lagunarteko bazkari alai batekin amaitu genuen eguna, “konspirazio” eta ospakizun giroan…. independentzia berreskuratzeko urte bat gutxiago geratzen zaigu eta, noski.

https://martinttipia.com/2019/11/27/asisko-urmeneta-2019ko-urteko-nafarra-kronika/#more-2976

 

Asisko Urmeneta recibe el Urteko Nafarra 2019

A.S.

Urmeneta recogiendo ayer su premio. (Foto: Josu Chavarri)

Martin Ttipia reconoció ayer en Vitoria la labor de este dibujante, quien también ofreció una charla

La asociación cultural Martin Ttipia entregó ayer el premio Urteko Nafarra 2019 al dibujante e ilustrador Asisko Urmeneta, quien hace escasos días había tenido la suerte también de ser galardonado con el Euskadi Saria, que concede Gobierno Vasco, en su modalidad de ilustración.

Mediante este trofeo Urteko Nafarra, el colectivo Martin Ttipia quería reconocer la labor realizada en el ámbito de la recuperación de la conciencia histórica y el patrimonio material e inmaterial del pueblo vasco, “en particular en relación con la realidad histórica del reino de Navarra”, explican.

En años anteriores, fueron receptores de este galardón el etnógrafo José Antonio González Salazar (2013), el escultor Joxe Ulibarrena (2014), el arqueólogo Eliseo Gil (2015), la historiadora Idoia Arrieta (2016), los participantes en el Martin Ttipia Auzolantzerkia (2017) y el museo Errastiolatza de Segura (2018).

Antes de la concesión del premio, Asisko Urmeneta impartió en El Campillo una charla bajo el título 1620-2020: 400 urtez Independentzia gabetuak, en referencia al edicto de Unión emitido por el rey francés Luis XIII, en 1620, por el cual se ordenaba que Navarra pasara a ser dominio de la corona gala. –

Noticias de Alava