‘Merkataritza bizia’ jardunaldia, urriaren 3tik 28ra Nafarroako hainbat tokitan

JARDUNALDIA, HITZALDIAK, MAHAI-INGURUAK BISITA GIDATUAK ETA ERAKUSKETA BAT BILTZEN DU EGITARAUAK 

Ate joka daukagu dagoeneko IX. Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren Sinposioaren edizio berria, aurten Merkataritza bizia izenburupean datorrena, hain zuzen ere merkataritzak gure herri eta hirietan ondare gisa duen balioa azpimarratzeko helburuarekin. Nabarralde Fundazioak antolatuta, egitarau bikoitza eskainiko da. Alde batetik, jardunaldi nagusia, ondarean eta merkataritzan adituak diren hainbat hizlari bilduko dituena. Bestalde, egitarau kulturala ere eskainiko da, doakoa eta publiko orokorrari zuzendua. Azken honen baitan, erakusketa bat, Iruñeko alde zaharrean eskainiko diren bisita gidatuak, Lizarrara irteera gidatua eta Elizondon eta Tuteran eskainiko diren mahai-inguruak biltzen dira. 

Egitarau zabal honen bitartez merkataritzaren gaia jorratuko da, betiere ondarearen ikuspegitik, kontzeptuaren adiera zabal batean: arkitekturatik (merkataritza-helburuko eraikin eta egitura arkitektonikoak) paisaiatik (errotulazioak eta hirigintza…), kulturatik eta nortasunetik (nortasunarekin, tradizioarekin eta tokiko historiarekin zerikusia daukaten merkataritza-moduak, kontrabandoa edo estraperloa tarteko).  

Eguneroko bizitzaren zutabeak dira denda eta merkatuak, eta hirietan uzten dute beren marka, bai arkitekturaren alorrean, bai garaiko lanbideen alorrean. Eta, hala ere, merkataritzaren alorrean nabaritzen da gehien globalizazioaraen eragin maltzurra, hiri handi zein herri txikietan. Merkataritza-jardueraren euskarri ziren eta kultura, produktuak, ekitaldiak, elkarreragina, identitatea, merkataritza eta komunitate-loturak eta abar eskaintzen zituzten errotutako familien indarra pixkanaka desagertu egiten da kanpo-prozesuen ondorioz (saltoki handiak, salmenta digitala, gentrifikazioa, turismoa…). Eta horrekin batera, bizitza komertziala, ekonomikoa, baina baita soziala eta komunitarioa ere, ondare arkitektoniko eta kulturalarekin batera, zalantzarik gabe. 

Bederatzigarren edizioa

Nafarroako kultur agendan dagoeneko finkatuta dagoen programa baten bederatzigarren edizioa da hau. Zortzi urte hauetan aztertu dugu zer garrantzi eta balio duten gure gizarteko zenbait elementuk, hala nola ondare industriala, paisaia, oroimena, alde zaharrak, herrigabetzeak, bideak… betiere gure bizitza erabat aldatzen ari den globalizazioaren fenomenoaren galbahetik igarota.

Jardunaldiaren edizio hau Nafarroako Gobernuaren eta Laboral Kutxaren laguntzari esker antolatu da.

 

JARDUNALDI NAGUSIA

Urriak 20 (ostirala), Nafarroako Museoa

19:00 – 20:30 JARDUNALDIAREN IREKIERA: Del Comercio Tradicional a las comunidades “phigital”. Josep Francesc Valls (UPFren Retail, Turismo eta Zerbitzuen Etorkizuneko Agertokiak katedraren zuzendaria, Barcelona School of Management).

Urriak 21 (larunbata), Nafarroako Museoa

09:15-09:20 ANGEL REKALDE (Nabarralde Fundazioa)

09:20-09:30 Irekiera: AINARA MTZ. MATÍA (Industria Ondarea Zaindu eta Defendatzeko Nazioarteko Batzordeko lehendakaria)

09:30-10:00 El comercio, en la génesis de la ciudad. IÑAKI URIARTE (arkitektua)

10:00-10:30 Secundino Redin, errepresaliatua, dendaria eta errotulogilea / Secundino Redin: Sindicalista, republicano y pintor. OSCAR BRAKO (fundador y miembro de la Red Ibérica en Defensa del Patrimonio Gráfico) e IÑAKO REDIN (comerciante, Perfumería y Droguería Redín).

10:30-11:00 Comercio y contrabando de subsistencia en Navarra. JOSÉ ANTONIO PERALES (Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna).

11:00-11:30 ATSEDENA

11:30-12:00  Las mujeres y el comercio en Bilbao. AMAIA APRAIZ (Industria Ondarearen eta Herri Lanaren Euskal Elkarteko kidea).

12:30-13:00 Evolución histórica y perspectivas del comercio de Pamplona (1979-2023). CARLOS ALBILLO (Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea).  

13:00-14:00 Mahai-ingurua: Perspectivas del comercio – Merkataritzaren ikuspegiak. OSCAR BRAKO (Ondare Grafikoaren Defentsarako Sare Iberikoaren sortzailea eta kidea), ISABEL ELIZALDE (nafar Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikaria), PACO RODA (historialaria) eta CARLOS ALBILLO (Iruñeko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea).  

JARDUNALDI NAGUSIRAKO IZEN-EMATEA HEMEN (15,00 EURO)

 

 

 

EGITARAU KULTURALA

Urriak 3-21, Maisonnave hotela, Iruñea. ERAKUSKETA: “Patrimonio a pie de calle – Kalean bertako ondarea”

Oraindik ere aurkitu ahal dira Iruñeko langile-auzoetan joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan bertan oso errotuak eta nagusi ziren saltoki txikiek sorturiko errotulazioak. Errotulazio xumeak dira, aurrekontu txikikoak, funtzionalak eraginkorrak; ezaugarri horiexek zituzten aipaturiko denda-sorta zabalean jaioak. Errotulazio-aniztasun horri EFE luminosos bezalako enpresak egindakoak batu zitzaizkion. Neoizko letreroak ziren, Milagrosa, Sanduzelai edo Burlatako dendez josiak ziren kaleei bestelako kolorea eman zietena garai bateko ilunabarretan.

Urriak 3 (asteartea), Arizkunenea jauregia, Elizondo, 19:00. MAHAI-INGURUA: “Tokiko Merkataritza, belaunaldi erreleboaren erronka”

Nafarroako eremu menditsuko haranetan, merkataritza nortasunaren elementu konfiguratzailea izan da. Gaur egungo erronka nagusiei buruz hitz egingo dugu, mugako eremuetan establezimenduak kokatzeak duen eraginari buruz, haien historiari eta errealitateari buruz. Izan ere, Baztan-Bidasoa eskualdeko saltokiak (Bortziriak, Malerreka eta Baztan) aitzindari izan dira tokiko merkataritza suspertzeko plan bat onartzen.

Parte hartuko dute:

  • Isabel González – Calzados Virgilio (Elizondo)
  • Ainhoa Ordoki – Muebles Ordoki (Lesaka)
  • Deñe Abuin – Kattagorria (Lesaka)

Moderatzailea:

  • Isabel Elizalde (Gizarte-ekonomian aholkularia / Asesora en economía social)

Urriak 5 (osteguna), Rúa Zentro Zibikoa, Tutera, 19:30. MAHAI-INGURUA: “La red comercial de Tudela, una mirada histórica”

Parte hartuko dute: Angel Rekalde (Nabarralde Fundazioa) eta Dani Crespo (Tuterako Alde Zaharreko Asociación de Vecinos del Casco Viejo de Tudela). Moderatzailea: José Mari Blanzako (Asociación Beterri). 

Urriak 16 (astelehena), Maisonnave hotela (Iruñea), 19:00. ERAKUSKETARA BISITA GIDATUA:  “Patrimonio a pie de calle – Kalean bertako ondarea”

Oraindik ere aurkitu ahal dira Iruñeko langile-auzoetan joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan bertan oso errotuak zeuden saltoki txikiek sorturiko errotulazioak. Bisita gidatu honetan, Oscar Brakok eta Angel Rekaldek erakusketaren nondik-norakoak azalduko dituzte. 

EMAN IZENA HEMEN (DOAN)

Urriak 17 (asteartea), Iruñeko Alde Zaharra, 18:00. BISITA GIDATUA (gazteleraz)**: “Las comerciantes de Pamplona”, Ana Díez de Ure.

Merkataritzan emakumeak presentzia historiko nabarmena izan du. Ana Díez de Ure historialaria Nafarroako hiriburuko alde zaharrean murgilduko da, pertsonaia eta denda garrantzitsuenei buruz eta emakumeak haietan izan duen rolari buruz hitz egiteko.

EMAN IZENA HEMEN (DOAN)

 

Urriak 28 (larunbata), Lizarra. 11:00, San Martin plazatik. IRTEERA GIDATUA*: “La forja de una ciudad y una merindad a través del mercado: Estella-Lizarra”

Lizarra Antso Ramírez erregeak sortu zuen 1090ean, Egaren ertzeko herri independente gisa. Garrantzi handiagoa hartu zuen Done Jakue bideko igarobide gisa, baina baita hiri komertzial gisa ere. Lizarran bazeuden merkatu-ordenantzak 1236an, eta 1251n bere urteroko azoka zuen. Bisita gidatua egingo dugu, eta haren historia zirraragarrian murgilduko gara. Gida: Toño Ros (historialaria).

EMAN IZENA HEMEN (10,00 EURO)