2014ko maiatzaren 1ean, goizeko 9:00etan, Larraitzen
Aralar euskal lurraldearen bihotzean dago. Lehenengo, Nafarroa zen, gero Gaztela, 1200ean honek konkistatuta.
Auzako Gazteluak jatorrian ez zuen garrantzi estrategikorik, bailara batetik besterako pausoa zaintzen zuen; baina, Gaztelak lurraldeari jazarpen politikoa egin ondoren, Aralar “gaizkileen mugako” gunea bihurtu zuen.
Gaztelak Ahaide Nagusiei inpunitatea eman eta anaien arteko liskarretan xaxatu zituen bidelapurrak. Tolosa, Ordizia, Segura eta beste hainbat herri harresitu eta Nafarroaren konkistarako erabili zituen 1512an.
Hala ere, konkistek ezin izan dute ezkutatu herri bakar bat garela eta independenteak izan nahi dugula berriz ere.