Duela egun batzuk El País egunkariak zioenez, Historia Garaikideko Zentroak, Kataluniako Generalitatearen babesaz, Historiari buruzko kongresu bat antolatzen ari da: “Espainia Kataluniaren aurka”. Egunkari espainolak hainbat historialari aipatzen zituen, izenburuarekin asaldatuta zeudenak: “Gauza bat da iragana ezagutzea –zioen Konplutenseko Historiako katedradun batek- eta bestea helburu politikoekin erabiltzea”. Duela aste batzuk, Berriak antzeko iruzkin bat atera zuen (Amaiurtik Sartagudara, Anoetatik barrena; Jon Artano), Nabarraldek Nafarroako konkistaren V. mendeurrenaren (1512-2012) inguruan egindako lan baten harira, eta horretarako beste historialari prestu bat aipatzen zuen, hau ere guztiz asaldatuta. Nabarralderen deskalifikazioa erabatekoa zen («sasi-historialarien esku hartzea», «erabilera politiko eta dogmatikoa», etab.).
El País egunkariko iritziak eta jarrerak doktore-tesian landu ondoren, Errazkinen burutazioak ezagunak egin zaizkit. Gatazka nazionala duen herri batek (Katalunia, Euskal Herria, Eskozia…) bere arazoaren sustraiak historian bilatzen dituenean, katedra ofizialek protesta egiten dute, historiaren erabilera politikoa egiten delakoan. Horretarako daude. Jakintzaren erabilera kontrolatzeko. Hori ez da berria; gauza bera gertatzen da zapaldutako hizkuntzen linguistikan sakondu nahi badugu. Izan ere, zenbat aldiz entzun dugu: euskara politizatzen ari gara! (euskara, edo historia, edo gurea den beste edozer gauza aldez aurretik politizatuta ez balego bezala).
Ez zen Errazkinen iruzkin garbi eta esplizitu hori izan El Paísen tesiak gogora ekarri zizkidana. Menperatzaileen diskurtsoan badira adierazpen sotilagoak, ñabardura lausoagoak, akulturazioa eta asimilazioa zenbaterainokoa den kezkagarriro erakusten dutenak. Jon Artanok zioen (edo Errazkinen ahotan jartzen zuen): “Amaiur. Traszendentzia txikia izan zuen bataila baten kokagunea sinbolo nola bihurtu den kontatu digu”. Adierazgarria da gurea denaren esanahia apaldu, baliogabetu eta murriztu nahi hori. Savaterrek ez luke hobeto egingo. Diskurtso horretan, gure sinboloak beti dira txikiak, garrantzirik gabekoak (Orreagan, Karlomagno garaitu zutenak artzai batzuk izan ziren, edo gaizkile batzuk…); ez dago alderatzerik beste mito handi batzuekin, hala nola inperioarekin (espainola, noski), gaztelaniak munduan duen presentziarekin, etab.
Bitxia da; izan ere, edozein semiologok dakienez (barkatu; Errazkinek ez daki hori; ez luke menperatzen ez duen horretan sartu behar, sasi-historialari batzuek egiten duten bezala), sinboloen indarrak ez du zerikusi handirik beren benetako traszendentziarekin; zentzua beste gako eta ezaugarri batzuetan datza. Gogora dezagun Bastilla iraultzaileen eskuetan erori zenekoak, Frantziako iraultzaren ikur enblematikoa denak, ez zuela balio handirik izan gertakari historiko gisa.
Errazkinen tesiak eta El Paísenen arteko paralelismoa garbi-garbi erakusten didana, ordea, erromesaldiari buruzko iruzkina da: «Nafarroako konkista hasi zeneko bosgarren mendeurrena zela eta, jeneralean baino ikusmirante gehiago ibili da Amaiurren: «Mekarako erromesaldi txikia izan da». Barregarriak euskaldun hauek, Mekara egiten dituzten ibilaldi horiekin; ez dira geldirik egoten gainera: hor daude Nafarroa Oinez, Kilometroak, Korrika, presoen aldeko milaka manifa, espetxeetara egiten dituzten bisita amaigabeak… Badirudi euskal herria bidez bide bizi dela, bideak direla bere adierazpidea. Ezin da fusilatuen oroigarri bat edo basamortuaren erdian harri bat aurkitu, Mahomak bezala, erromesaldi bat antolatu gabe. Harri eta zur utzi nau Errazkinek iruzkin horrekin; izan ere, euskara, presoak eta mugimendu sozial ugari zipriztintzen ditu mespretxuz betetako adierazpen horrek.
Mikel, irizpide guztiz dogmatiko horiekin, ez ditzagun politizatu hain despolitizatuta dauden gai horiek… Ironia da, jakina. Francok esana: “Egin nik bezala. Ni ez naiz politikan sartzen’.
Hace unos días, el diario El País contaba que el Centro de Historia Contemporánea con el apoyo de la Generalitat estaba organizando un congreso sobre Historia: “España contra Cataluña”. El periódico español citaba a varios historiadores que se hacían cruces, escandalizados con el título: “Una cosa es conocer el pasado -clamaba un catedrático de Historia de la Complutense- y otra utilizarlo para fines políticos”. Hace unas semanas Berria publicaba un comentario similar (Amaiurtik Sartagudara, Anoetatik barrena; Jon Artano), a propósito del trabajo realizado por Nabarralde en torno al V centenario de la conquista de Navarra (1512-2012), y citaba para ello a otro ilustre historiador, Mikel Errazkin, también escandalizado. La descalificación hacia Nabarralde era total («sasi-historialarien esku hartzea», «erabilera politiko eta dogmatikoa», etab.).
Después de haber trabajado las posiciones de El País como tema de tesis doctoral, las ocurrencias de Errazkin me sonaron a más de lo mismo. Cuando una sociedad inmersa en un conflicto nacional (Catalunya, Euskal Herria, Escocia…) explora las raíces de sus problemas en términos históricos, las cátedras oficiales protestan por ese uso con fines políticos. Para eso están. Para controlar el uso del saber. No es original; pasa lo mismo si tratamos de indagar en la lingüística de las lenguas pisoteadas. Cuántas veces hemos oído: ¡ya estamos politizando el euskara! (como si el euskera, o la historia, o cualquier otro tema nuestro, no estuviera politizado de antemano).
No fue sólo este comentario de Errazkin, directo y explícito, el que me recordó las tretas de El País. En el bagaje de aculturación y asimilización del discurso dominante expresiones más sutiles, más moduladas, revelan una penetración de inquietante calado. Decía Jon Artano (o lo ponía en boca de Errazkin): “Amaiur. Traszendentzia txikia izan zuen bataila baten kokagunea sinbolo nola bihurtu den kontatu digu”. Es significativo ese esfuerzo de rebajar, desvalorizar, enpequeñecer el significado de lo nuestro. Savater no lo haría mejor. En ese discurso nuestros símbolos siempre son menores, irrelevantes (en Orreaga a Carlomagno lo vencieron unos pocos pastores, o unos bandidos…); nada que comparar con otros mitos más grandiosos, como el imperio (español, por supuesto), la presencia del castellano en el mundo, etc.
Es curioso, porque como cualquier semiólogo sabe (perdón; Errazkin no sabe de esto; no debería meterse en camisa de once varas, en lo que no domina, como hacen algunos sasi-historiadores), la fuerza de los símbolos no tiene mucho que ver con su trascendencia real; el sentido se sostiene en otras claves y atributos. Pensemos en la toma de la Bastilla, hito emblemático de la revolución francesa, que apenas tuvo valor en cuanto hecho histórico.
Pero lo que me desvela de ese paralelismo de las tesis de Errazkin con las de El País es el comentario de la peregrinación: «Nafarroako konkista hasi zeneko bosgarren mendeurrena zela eta, jeneralean baino ikusmirante gehiago ibili da Amaiurren: «Mekarako erromesaldi txikia izan da». Qué ridículos son estos vascos con sus caminatas a la Meca; no paran; ya sea un Nafarroa Oinez, Kilometroak, Korrika, los miles de manifas por los presos, las visitas interminables a los presidios… Se diría que el pueblo vasco vive y se expresa en los caminos. No puede encontrar una tumba de fusilados o una piedra en mitad del desierto, como Mahoma, sin organizar una romería para los restos. Sorprendido me deja Errazkin con este comentario, que salpica al euskera, los presos, los movimientos sociales de todo tipo, y que le despierta un tal sentimiento de desprecio.
Mikel, no politicemos, con esos criterios tan dogmáticos, estos temas tan despolitizados… Es una ironía, claro. Como decía Franco: ‘Haz como yo. No te metas en política”.








