Orreaga 778-824

Angel_Rekalde

Greko klasikoen gaitzik zorigaiztokoenetako bat ahanztura zen. Leteo ibaiarekin kontatzen zituzten horri buruzko istorioak: ibai horren ura edanez gero, instantean ezabatzen ziren oroitzapenak eta ikasitako guztia. Elezaharretako batek zioenez, ur horren lurrinak arnastuta, harri bihurtzen ziren arimak. Gurean ez dago Leteorik baina bai Izako Zendeako Lete herriska isila; horregatik, beharbada, ez dugu jakin gaitza identifikatzen eta, batzuetan, hautsak estalitako harritza lehorra dirudi gure memoriak.

Orreagako gudua da gure historiako gertakaririk ezagunenetako bat. Milioika pertsonak aztertu dute, eta Europako ikasleen ezagutzaren zati da haren narrazioa. Gertakari haren inguruan, gure kontinenteko kulturaren eta irudimenaren pizgarri izan diren istorioak sortu dira. Duela urte pare bat, holandar bat etorri zen dokumental historiko bat filmatzera, lanari ekiteko gogo beroz, guduaren bertsiorik ospetsuena gezur hutsa zela jakin ondoren. Ez ziren musulmanak izan Karlomagno garaitu zutenak, Chanson de Roland delakoak dioen bezala –zioen, aurkikuntzak hunkituta- baskoiak baizik, Pirinioetako herri basati, isolatu eta primitibo hartako kideak. Hirurehun artzain bildu ziren –sic- eta garai hartako armadarik boteretsuena garaitu zuten, kondairazko balentria sinestezina eginez.

Harrigarria da oraindik ere guduaren halako bertsio xelebreak onartzea eta guk, gertakariaren herri protagonistak, narrazio propio bat ez edukitzea. Oraindik ere Roldan heroiaren abenturak txalotzea (gure hiriburu historikoa suntsitu zuena bera, garai hartako Mola generala bailitzan), hari monumentu bat eskaintzea guduaren lekuan bertan eta baita batzuek haren izena beren semeei jartzea ere. Leteo ibaiaren urak sekulakoak egiten ditu Leteko lurraldean eta inguruetan.

Kontzientzia txar horrekin, Nabarraldek beste dokumental bat -DVD- egin du, ikuspegi propio batetik, kanpotarren mito horiek ikertu eta deusezten dituena. Ez ziren artzainak izan; ez zeuden isolatuta; ez ziren hirurehun, ez eta garai hartako beste europarrak baino primitiboagoak ere. Hain zuzen ere, kulturaren eta merkataritzaren bidean zegoen Iruñea. Eta Karlomagnok hiriaren harresiak suntsitu zituen eta arpilatu egin zuen, bertakoekin arazoak zituelako. Lurraldea menperatzen ez zuelako. Baskoiek, ongi antolatuta eta armatuta, Sun Tzuk Gerraren artea lanean irakatsi bezala, gudua egiteko lekurik egokienean itxaron zioten. Eta jipoitu egin zuten, frankoen galera ikaragarri hura historian jasota geratzeraino. Haien jeneralak hil zituzten, enperadorea ozta-ozta atera zen bizirik, eta lapurtutakoa berreskuratu zuten, arpilatutako hiriaren ondasunak alegia –ez dezagun ahaztu zeintzuk ziren lapurrak-.

Baina ez hori bakarrik. Kontua ez zen Karlomagnori emandako jipoian geratu; haren seme Pipinok ere arazoak izan zituen Iruñean eta Orreagan. Beste hainbeste gertatu zen, geroago, Ludovico Pio hurrengo oinordekoarekin, leku berean garaitua izan baitzen hura ere. Gudu eta eraso haiek erakusten dutenez, baskoiak, itxura guztien arabera 300 menditar baino gehiago zirenak, beren lurraldean ederki mugitzen ziren, ez zuten menperatzailerik nahi, eta behin eta berriro irabazten zieten orduan inperiorik indartsuena zuten frankoei. Gertakari horien ondoren, baskoiek erreinu independente bat sortu zuten, gerora Nafarroa izango zena eta mende luzeetan iraungo zuena.

Leteo ibaiaren urak pozoitu izan ez bagintu, jakingo genukeen gertakari historiko haren ondorioz historian subjektu bat agertu zela, hau da, inoren tutoretzarik gabeko herria eta, labur esanda, munduan gure presentzia eta independentzia edukitzea lortu genuela. Gertakari hark oroitzea merezí du, baina beharbada gure ahanztura administratzen dutenek nahiago dute gu memoriarik gabeko harri bihurtzea, ibaiertzeko arima hilak izan gaitezen.

 

 

Angel_Rekalde

Uno de los males más trágicos de los griegos clásicos era el olvido. Lo fabularon en el río Leteo, del cual beber sus aguas borraba al instante todos los recuerdos y saberes aprendidos. Una de aquellas obras literarias cuenta que las almas, tras aspirar los vapores de este agua, se convertían en piedras. Entre nosotros, a falta de río tenemos Lete, una población silenciosa de la Cendea de Iza; quizás por eso no hemos sabido identificar el mal y a veces nuestra memoria parece un erial de piedras, secas y cubiertas de polvo.

La batalla de Orreaga es uno de los hitos más conocidos de nuestra historia. Millones de personas lo han estudiado y su relato forma parte del bagaje académico del estudiante europeo. En torno al mismo se han construido leyendas que han iluminado la imaginación y la cultura de este continente al que pertenecemos. Hace un par de años un holandés vino a rodar, entusiasmado, un documental histórico tras descubrir que la versión más famosa de la batalla era falsa. No fueron los musulmanes, como cuenta la Chanson de Roland, quienes vencieron a Carlomagno –explicó, deslumbrado por su hallazgo-, sino los vascones, ese pueblo de las montañas pirenaicas, feroces, aislados y primitivos. Trescientos pastores se reunieron –sic- y vencieron, en una gesta increíble y legendaria, al mayor ejército de la época.

Es asombroso que sigan circulando versiones pintorescas de dicho episodio, y nosotros, el pueblo protagonista del suceso, no tengamos un relato propio. Que sigamos aplaudiendo las aventuras del héroe Roldán (que destruyó nuestra capital histórica, un general Mola de su tiempo), le dediquemos un monumento en el lugar de los hechos, e incluso algunos pongan este nombre a sus hijos. Las aguas del Leteo hacen estragos en la tierra de Lete y aledaños.

Con esta mala conciencia, Nabarralde ha rodado un nuevo documental –Orreaga 778-824– en el que, desde una perspectiva propia, investiga y desmonta estos mitos ajenos. No fueron pastores; no estaban aislados; tampoco eran trescientos o más primitivos que los europeos de su tiempo. De hecho, Pamplona estaba en la ruta de la cultura y el comercio. Y Carlomagno la saqueó y destruyó sus murallas porque tenía un problema con sus gentes. Porque no dominaba este territorio. Los vascones, bien armados y organizados, le esperaron en el lugar propicio, en el más apropiado para la batalla, como enseñaba Sun Tzu en El arte de la guerra. Y lo vapulearon hasta el punto de que quedó constancia histórica de aquella derrota estrepitosa. Mataron a sus generales, el emperador escapó por los pelos, y recuperaron el botín, que era el de la ciudad saqueada –no olvidemos quiénes eran los ladrones o bandidos-.

Pero aún hay más. No quedó la historia en el varapalo a Carlomagno, y también su hijo Pipino encontró dificultades en Pamplona y Orreaga. Más tarde ocurrió otro tanto al heredero siguiente, Ludovico Pío, que también fue derrotado en el mismo sitio. Esta serie de batallas y enfrentamientos revelan que los vascones, más de 300 montañeses a juzgar por tanto ruido, se movían en su terreno, no se dejaban dominar, y vencían una y otra vez a los francos, el imperio más fuerte de aquel momento. A partir de aquellos acontecimientos los vascones fundaron un reino independiente, que luego adoptó el nombre de Navarra y duró muchos siglos.

Si las aguas del Leteo no nos hubieran envenenado, sabríamos que aquel hito histórico representó la emergencia de un sujeto en la historia, un pueblo que se gobernaba sin tutelas ajenas, y en resumen nuestra presencia e independencia en el mundo. Este hecho se merece más de un recuerdo, pero quizás quienes nos administran el olvido nos prefieren como piedras desmemoriadas, almas perdidas en el lecho de un río.

 

IMG_2536KM

 

IMG_2533KM

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua