Administrazioa guda estrategiarako erabiltzen denean

Esaten dute Napoleon Moskutik erretiratu behar izan zuela negu siberiarrean bere tropek jatekorik aurkitzen ez zutelako. Iruñeko udalak antzeko zerbait egitea pentsatuko zuen Noaingo martxan zetorren Nabarraldeko jendeari Azpilagainan txoznak jartzeko baimena ukatu zuenean.

 

1512ko konkistaren gaiarekin nafarkeria kontrako eztarritik sartu zaie. Arrazoi historiko, ideologiko eta politikoa galdu ondoren, euren eskutan dituzten erakundeak guda tresnatzat hartuta herritarrak gosetera kondenatu nahi izan dituzte. Nabarralde tartean baldin badago “ezta urik ere”.

 

Udal agintariek, ordea, ez dute kontuan hartu Azpilagainako auzokideak eskarmentu handiko herritarrak direla, eta ondo bereizten dutela “nafarkeria” eta Nafarroaren alde egiten dutenen artean. Mila esker, Iruñea, eta lasai, Sanz ez zen Napoleon eta Barcina ez da Josefina (Beauharnais-koa).

 

Beñi Agirre

Euskara irakaslea

 

Nabarralde-k argitaratua