Gure auzokoak, Franco eta frankistak kondenatzen ez dutenak…

Franco eta frankistak kriminalak, genozidak, izan direla jende gutxik ukatzen du.

Frankismoaren bidegabekeria kontaezinak historiara zigorrik gabe pasa direla jende guztiak daki.

Jende guztiak daki -nahiz eta ezikusiarena egin- krimen hauek inork ez dituela ordaindu.

Frankistek inoiz ez dute barkamenik eskatu…

Txikitan irakasle, elizgizon -apezpiku nagusiak, nola ez…-, kazetari, militarrek, Franco gizon arras ona, adoragarria, gure salbatzailea zela erakutsi -inposatu- ziguten.

Inor ez zuten terrorismoaren apologiagatik zigortu…

Euskaldunok, batzuk armekin -historiak  inpartzialtasun gehiagorekin epaituko ditu-, besteak hitzekin, erantzun genuen…

Espetxeak, torturak, mesprezuak, erbestea, hori izan zen eskaini ziguten gauza bakarra…

Euskalherria osoa, sufrimenduzko mapa bihurtu zen.

Espainiaren etsairik handiena, herrien subiranotasuna delako.

Beraien historia -beraiena-, kultura, hizkuntza ikastera behartu gintuzten.

Gure historia, hizkuntza, eta kultura berreskuratzen ari ginen unean, bidea arriskutsu eta oztopoz betea, -orain arte- egin digute…

Hala eta guztiz ere, hemen gaude jo eta ke…

Baina…

Eta hau da nire kezka eta, batez ere, galdera…

Honelako lagun…? eta ondokoekin -Espainiarrak deitzen direnak-, egin dezakegu subiranotasunaren bidea?

Badirudi ezetz…

Publicado por Nabarralde-k argitaratua