Franco eta frankistak kriminalak, genozidak, izan direla jende gutxik ukatzen du.
Frankismoaren bidegabekeria kontaezinak historiara zigorrik gabe pasa direla jende guztiak daki.
Jende guztiak daki -nahiz eta ezikusiarena egin- krimen hauek inork ez dituela ordaindu.
Frankistek inoiz ez dute barkamenik eskatu…
Txikitan irakasle, elizgizon -apezpiku nagusiak, nola ez…-, kazetari, militarrek, Franco gizon arras ona, adoragarria, gure salbatzailea zela erakutsi -inposatu- ziguten.
Inor ez zuten terrorismoaren apologiagatik zigortu…
Euskaldunok, batzuk armekin -historiak inpartzialtasun gehiagorekin epaituko ditu-, besteak hitzekin, erantzun genuen…
Espetxeak, torturak, mesprezuak, erbestea, hori izan zen eskaini ziguten gauza bakarra…
Euskalherria osoa, sufrimenduzko mapa bihurtu zen.
Espainiaren etsairik handiena, herrien subiranotasuna delako.
Beraien historia -beraiena-, kultura, hizkuntza ikastera behartu gintuzten.
Gure historia, hizkuntza, eta kultura berreskuratzen ari ginen unean, bidea arriskutsu eta oztopoz betea, -orain arte- egin digute…
Hala eta guztiz ere, hemen gaude jo eta ke…
Baina…
Eta hau da nire kezka eta, batez ere, galdera…
Honelako lagun…? eta ondokoekin -Espainiarrak deitzen direnak-, egin dezakegu subiranotasunaren bidea?
Badirudi ezetz…
Publicado por Nabarralde-k argitaratua







