Hemeroteca: Gipuzkoaren jatorria

DVD_denda
Gipuzkoaren jatorria


Argia

Gipuzkoaren jatorriari buruzko DVDa kaleratu du Nabarraldek

Nabarralde elkarteak Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiaren aurka egiten duen dokumentala plazaratu du. Bertan azaltzen da 1.200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo itunik izan eta Aitzorrotz mendian bederatzi hilabete iraun zuen borrokak izan zirela. Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte zela azaltzen da dokumentalean, eta azkenean, indarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera. Ruben Marcillak zuzendutako DVDa atzo Donostian aurkeztu zuten Getaria eta Arrasateko alkateak bertan zirela. Angel Rekalde gidoiaren egileak eman zituen azalpenak. Trailerra jarri dute ikusgai.

{youtube}onC84UbjP7c{/youtube}

 

Dokumental historikoa DVDan

Gipuzkoaren jatorria

Nabarralde

Azaroaren 23an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean “Gipuzkoaren jatorria” dokumentala aurkeztu zen; Ruben Marcilla da zuzendaria eta Nabarraldek editatu du.

Gipuzkoa uste dena baino hurbilagoa da denboran. Bere eraketa historikoa dela suposatzen dugun arren, herriaren jatorriei lotuta, Barduliari eta bestelako antzinako mitoei, egiazki Gaztelak (bir-)sortutako lurraldea da Nafarroaren kontrako eraso eta gerren plataforma gisa.

1025eko dokumentu batean Ipuzkoa izeneko lurralde bat aipatzen da, Iruñeko erresumako gaztelu-zaintza bat, alegia. Lur hau dena Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu zituen 1200ean. Hurrengo bi mendeetan irabazitako lur haiek egonkortu zituen Gaztelak: hiribilduak sortu, jaunei mesedeak egin, ganboatarrak eta oinaztarrak, gaizkileen muga altxatu zuen Nafarroa izaten segitzen zuenarekin mugan zegoen esparruan. Erasoak, istiluak, gerrak, Beotibarkoa bezalako batailak izan ziren garai haietan.

1397an lehen aldiz bildu zen Getarian Gipuzkoako Hermandadea, Ipuzkoako eta Donostiako antzinako gaztelu-zaintzak hartzen zituena. Ehun urte beranduago Deba bailara gehitu zitzaion, Aitzorrotzeko tenentzia, eta honela gipuzkoar armarriko hiru haginek sinbolizatzen duten lurra osatu zen. 1845 arte, Oñati orduan batu baitzen, ez zen probintzia osatu.

“Gipuzkoaren jatorria” DVDak gertaera historiko hauek azaltzen eta zehazten ditu, eta horretarako historialari hauen laguntza ezinbestekoa izan da: José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo eta Beñi Agirre. Aurkezpenean, gainera, honakoek hartu zuten parte: Arrasateko alkatea, Ino Galparsoro, Getariatik Andoni Arizti, biek ere proiektuari laguntza eman baitiote, Iñaki Sagredo, eta Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria, gidoilari paperean.

Dokumental histórico en DVD

Gipuzkoaren jatorria

El 23 de noviembre se presentó en el Koldo Mitxelena de Donostia el documental “Gipuzkoaren jatorria”, dirigido por Ruben Marcilla, y editado por Nabarralde.

La idea actual de Gipuzkoa entre nosotros es mucho más reciente de lo que pensamos. Aunque suponemos que su conformación es histórica, vinculada a los orígenes del país, a Bardulia y otros mitos ancestrales, lo cierto es que este territorio fue creado por Castilla como plataforma de acoso y guerra contra Navarra.

Un documento de 1025 habla de una tierra llamada Ipuzkoa, comarca o tenencia del reino de Pamplona. Todo ese territorio fue conquistado en 1200 por el rey Alfonso VIII de Castilla. En los dos siglos siguientes Castilla asentó el terreno ganado: fundó villas, favoreció a los señores, gamboinos y oñacinos, levantó la ‘frontera de malhechores’ en el límite de lo que seguía siendo Navarra. Fueron tiempos de incursiones, fechorías, conflictos, batallas como la de Beotibar…

En 1397 se reunió por primera vez en Getaria la Hermandad de Gipuzkoa, que agrupaba las antiguas tenencias de Ipuzkoa y S. Sebastián. Cien años más tarde se incorporó el Valle del Deba, la antigua tenencia de Aizorrotz, con lo que se completaban las tres tierras que simbolizan los tres tejos del escudo guipuzcoano. Hasta 1845 no se completaría la ‘provincia’ con la anexión de Oñate.

El DVD “Gipuzkoaren jatorria” detalla y explica estas circunstancias históricas, a través de las intervenciones de los historiadores José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo y Beñi Agirre. En la presentación estuvieron presentes la alcaldesa de Arrasate, Ino Galparsoro, de Getaria, Andoni Arizti, que han impulsado el proyecto, Iñaki Sagredo y Angel Rekalde, guionista del documental.

 

DVD_dendaLaburpena / Sinopsis:
Gipuzkoako “Fidelissima bardulia nunquam superata” legendak errealitatearekin lotura gutxi du. Mitoa da. Estrabonek aipatutako barduliarren tribuaren eta egungo Gipuzkoaren artean ez da jarraikortasunik.
Ipuzkoa nafar eskualdea izan zen 1025ean. Baina gaurko lurraldea sorkuntza berantiarra da.
Gaztelak Nafarroarekin zuen etengabeko gerra hartan, ze interesekin bultzatu zuen hau?

La leyenda de Gipuzkoa, “Fidelissima bardulia nunquam superata”, poco tiene que ver con la realidad. Es un mito. No hay continuidad entre la tribu de los bárdulos que menciona Estrabón y la actual Gipuzkoa.
Ipuzkoa fue una comarca navarra en 1025. Pero el territorio de hoy es una creación tardía.
¿Con qué intereses lo impulsó Castilla, en su larga guerra con Navarra?