Hasi berria zela udara
Castillaren erasoa
laumila gorpu guda zelaian
semea zein gurasoa
bostehun urtez Nabarrarentzat
ez da izan erosoa
etorkizuna ageri zenez
hasieratik lausoa
gure herria ez dago, baina,
uste den bezain gaixoa
hartua baitu erabakia
gainditzeko arazoa
berreskuratzen eman behar da
aitzin ta irmo pausoa
behinbetirako nahi dugulako
aske NABARRA OSOA.







