Malmasin, ekitaldi-omenaldia

 

Nafarroako Bizkaitarrak

Pocos bizkaitarras son conscientes de su navarridad. Pocos asumen que todos los vascos somos navarros, que el oeste de Euskal Herria fue parte del estado euskaldun de Navarra y que por tanto esa entidad política nos corresponde igualmente a día de hoy. En Malmasin mediante el recuerdo, desenmascararemos la falsa historia que nos han impuesto los ocupantes y el negacionismo ramplón sobre la existencia de Euskal Herria y su navarridad; y nos congratularemos de que mediante la consciencia de nuestra navarridad y el tesón, cada día estamos más cerca de la recuperación estatal, indispensable en el siglo XXI para la supervivencia como pueblo. Navarra estado político de Vasconia! Euskaldun guztiak nafarrak garelako! Gora euskal estatua: Nafarroa Osoa!

Euskaldun guztiak nafarrak gara! Euskaraz edo lingua navarrorumez ari garenok ez dugu normalean gure nortasunari buruzko datu hau buruan izaten. Ehundaka urtez gure historia, okupatzaileek idatzi eta kontatu digute. Hara hor euskaldun zatituon ospakizunak! Bilbao Lopez de Haroren eskutik “jaioa”, (bazenkian Bilboko ikur diren San Antongo eliza eta zubia, bertan zegoen Nafar dorrearen harriekin egina zela alegia?); Irun edo Hondarribiko Alardeak (espaiñol “on” eta frantzes “gaizto”en arteko gerra! baina “frantzesak” deritzoten horiek frantziarrak baino nafarrak ziran, euskaldunak!); Loyolako Inazioren Eguna… Nafar anaien kontra aritutako ospedun Kastelarren aldeko nafar gipuzkoarra! etabar luzea! Benetan gure historiaren jabe bagiña, egun ospatzen diren jai eta omenaldi askok beste irakurketa bat izan beharko zuten.

Egun, ia orduro, Euskal Herria mito bat dela entzun beharra dago. Euskal Herria mito bat eta euskaldunak elipzia! Euskaldunon Historian ez dela sekula Estatu edo antolaketa politiko argirik izan; beti izan garela Espainia eta Frantziaren (horiek bai “eternoak”) zati, morroi eta batzuentzat aintzindari.

Baina euskaldunok gure Historiaren jabe egiten garen einean, gure egunerokotasuna ulertzeko ezinbesteko gakoekin jabetzen gara.

Nafar Estatua euskaldunon estatua izan zan. Aspaldikoa bai, urrutikoa. historikoa. Baina egun bi aldagaiek lotzen gaituzte historiarekin. Egungo nazioarteko garapenak, globalizazio eta mundializazio uniformizatzaile prozesuak herri txikien desagerketa dakar. Ez da makala. Egunez egun gure planetan herri edo kultura bat desagertzen da.Eta garapen genozida honek estatuaren egituraren berreskuratzearen ideia ezinbesteko hausnarketa bihurtu du. Begira Estonia, Eslovenia edota bestelako estatu txikien garapena! Hauen gaitasuna haien izakera propioen ezaugarriak babesteko, hizkuntza batez ere! Estatuak berez ez du bermatzen gure kulturaren etorkizuna baina behintzat funtsezko baliobideak eskaintzen ditu.

Eta ez dugu estatua berreskuratu behar bakarrik Behar eta Ezinbestekoa dugulako. Herri honetako gehiengo handi batek, askatasunez iritzia eman al izanez gero, independentziaren aldekoa dela sumatzen da! Dudarik gabe. Ez da abertzale edo nazionalisten kontua, ez! independentziaren aldeko asmoa anitza eta “transversala” da (modan dagoen hitza). Herri honetan, inkesta gehienen arabera, gehiengoak estatuaren aldeko beharra eta nahia adierazten du. Garapen ekonomikoa, soziala, kulturala bistan daude! BAina momentuz beldurra eta baskatasun eza dira nagusi.

Beraz, lotura argia da! Izan ginen, Behar dugu eta Nahi dugu. Euskal Herriak, euskaldunak, bizi behar dugu, eta Euskal estatuaren berreskuratze bidea eraikitzea ezinbestekoa da! Urratsez urrats, jabetu eta egin! Euskal Herriaren nafartasun politikoaren ikurrak, zatiketa politiko administratiboa ekiditzen laguntzen du, eta gure legitimazio historikoa bermatzen badu ere, gure legitimazio demokratikoa herriaren nahiak borobiltzen du. Ginelakoak gara, garelako izango dira!

Eskozia, Flandria edota Lurralde Katalaniarrak bezala, Nafarroa Osoa Europako XXI. mendeko estatua baietz!

Bizkaiko nafartasunaren berreskuratzetik, Euskal Herriaren nafartasuna indartuz, euskal estatuaren berreskuratzera!