Sorginen irudia deseraikitzeko proposamena

Sorginkeria kolektiboa eraikuntza artifizial bat da, Europako eliteak herritarrak hankapean izateko sor- tua”, defendatzen du Asisko Urmeneta ilustratzaileak. “Gure iruditerian dauden gauzak gezurrak dira, menderen mendetan sinestarazi digutena inkisidoreek eta epaileek asmatutako mezua da, eta argi utzi nahi dugu mito horien gainean eraikitako mistifikazioek ez dutela zerikusirik historiarekin”, gehitu du. Hori da «Sorgina, banaiz!» dokumentalaren helburua: sorginei buruz iritsi zaigun irudia deseraikitzea eta memoria historikoaren eta historiaren inguruko “eztabaida zintzoa” sortzea “mistifikazio berriek eraikitako irudi misogino eta bidegabekoa” aldatzeko. «Sorgina, banaiz!» herriz herri proiektatzen ari da Urmeneta, “eztabaida eta deseraikitze bide hori” eragiteko xedearekin. 

Urteetan zehar sorginei buruzko materiala bildu eta lan ezberdinak egin ondoren, lan hipotesia “lehen lerroan jartzeko” dokumentala egitera ausartu da, Herrima Argitalpenak, Aitor Karasatorre errealizadorearen eta crow- funding baten ekarpenen laguntzarekin. Garrantzitsua zen aurten plazaratzea, 500 urte betetzen baitira Euskal Herrian lehendabiziko erreketa kolektiboa izan zenetik, eta 415 Logroñoko prozesutik. Iturri anitzak bildu ditu, baina ez zuen gauza espezializatu bat egin nahi: “Ezinbestekoak zaizkigu nazioarteko adituak, funts zientifiko eta akademikoa ematen baitigute, baina herrietako eragileak ere ezinbestekoak dira lana sorginaren irudiaren inguruan eraikitzeko”. Aurreusteak ekiditeko, bideoan zehar ez da kargurik aipatu, soilik izenak, adituei eta herritarrei pisu bera emateko: “Berdintzaileagoa, horizontalagoa eta aurreiritzirik gabekoa da iritzi bilketa”. Urmenetak betidanik egin nahi izan du dokumental bat eta “izugarri interesgarria eta aberasgarria izan da dakien norbaitekin ikastea eta egitea”. Orokorrean, esperientzia “ikaragarri ederra” bizitu du, eta etorkizunean bildutako material guztiarekin zerbait egiteko bidea zabaldu zaio.

Ze berri? 175