1235 urte! 1235 urte Orreagako gatazka gertatu zela… uda betean,
778eko agorril erditsu huntan, Karlhandi, Charlemagne, Frankoen errege
ospetsuaren gibel armadak jasan behar izan zuen Baskoien eraso azkar
bainan labur bat. Mendekurik ez posible errege handiarentzat, oihan eta
mendietan desagertu baitziren Baskoiak, garaipena lortu bezain laster…
Lekuak ezagutzen dituzte: mendia ama dute, oihana etxea, xendra, iturri
eta leizeak laguntzaileak…
/¿Pero quiénes son estos salvajes, que atacaron al Rey más famoso que en
aquel tiempo tenían los cristianos, y que además defendía al Papa
romano? Desde tiempos de los romanos los libros y las crónicas les han
dado un nombre: “vascones”, a veces “wasco ferox”, pues son un pueblo
singular, y en aquel tiempo quien era singular siempre era peligroso, o
salvaje, en cierto modo un poco al igual que hoy: lo que no se conoce,
lo que tiene una identidad demasiado fuerte es una amenaza, un enemigo…/
Keltoek, Grekoek, Erromatarrek, V. mendean, sartu diren Germaniar
populuek eta VIII. mende hastapenaz geroz jin diren Musulmanoek egin
dute denek Baskoien ezagutza. Etorri diren populu guzi horiek utzi
dituzte heien aztarnak, ukan dute eragin bat Baskoien gainean, Baskoien
lurretan. Eta Baskoiek, populu horien hoberena atxiki dute bainan
sekulan ez ere heien nortasuna galduz ala ahantziz, nortasun hunen
berezitasun handi ta ederrena zelarik (eta delarik) heien hizkuntza.
Populu berezi bat Europako bihotzean, Europar populuen artean…
Euskaldunek nazio bat osatzen zutela jadanik garai hartan, ez da egia.
Konzientzi forma hori ez da oraino aipagai. /¿Pero era posible ser
español/ /en aquella época? Los musulmanes dominaban dos tercios de la/
/peninsula, y los sucesores de los visigodos únicamente el Noroeste. Al/
/Este, estando Cataluña aún sin consolidar, iba gestándose bajo el/
/dominio de los Francos./
Eta Frantziarik ba ote zena? Oraino guttiago¡ Frankoen erresumak ez zuen
deus ere ikustekorik egungo Frantziarekin: zabalago Ipar Ekialdean,
bainan gaurko Hegoaldeko zati handi batzu falta, Bretaña independente,
Kortsika urrun… Eta hizkuntzak? Latinoa, Elizaren hizkuntza nagusi,
nazioarteko eta erresumetako akta ofizial guzien hizkuntza… Bainan
frantsesarik ez, gaztelerik ez…
Mendi hauetan aldiz, euskara denetan: gure arbasoek izaite bat, bizia,
eman zieten tontor, zelai, xilo, harri, abere ta landare guzieri, euskal
izen bat eskaini baitzieten. Bai, VIII. mende hondar huntan, populu
berezi bat bizi da mendi hauetan, euskara mintzo duena eta nortasun
berezi bat
duena. Hau ez da mitologia, nazionalismoa ala ideologia, hau da
dokumentuek, historiaiariek, arkeoiogoek eta linguistek erraiten
dutena… VIII. mendean BAGINEN jada!
Eta populu hau gai da bere buruaren defendiatzeko. “Oihu bat adìtua izan
da Orreagako rnendien gainetan”: Europar guzientzat, 778eko gatazka
hunen erakaspen handiena hau da. Hemen bizi da jende bat, xutìk, handien
egitasrno eta eraso guzien onartzeko prest ez dena.
Karlhandìk nahi izan zituen bere armadak inposatu Iruñaldean. Karlhandik
sunsitu zituen Iruñako harresiak, eta haren aginduz, soldado frankoek
bipilatu eta suteatu zuten hiria, zorigaitza eta odola ihaurtuz, hedatuz
karriketan… /Fundamentalmente en Orreaga no hubo un/
/ataque, sino una respuesta al verdadero atacante que había venido del
Norte. Aquí el Franco no ostentaba el dominio… Fue el comienzo de una
larga historia; en los años siguientes una lucha difícil dio comienzo en
los Pirineos, siendo sus actores principales los vascones, los Francos y
los musulmanes… Y el año 824, 46 años después, surge el Reino de/
/Pamplona, con Eneko Arista./
Ez da antolatu Aragoia eta Kataiunia bezaia, Frankoen babespean, bainan
bide berezi bat hautatu du, Ebroko musulmano famili handi konbertituekin
aliantza bat eginez. Erlisio arazoak bigarren maila batetarat pasa
araziz, eraiki dute indar bat tokiko, bertako jendeen eta familien
artean. Eta indar hori handituz joan da. Iruñako erresuma Nafarroa
bilakatzen da XII. mendean. Eta huna nola abiatzen den VII mendeko
historia bat, 32 errege-erregin baino gehiagorekin, jendarte berezi bat,
instituzio azkar batzu, foru lege idatziak, bandera bat, mundu oso bat
sortuz, 1512ko gaztelar konkistarekin moztua dena…
/Pero no todo está perdido: aún tenemos ahí la lengua, que se escucha en
nuestros montes y en nuestras ciudades… está debilitada, pero luchando
sin cesar por sobrevivir… aún citamos también nuestros Fueros, a pesar
de que han sido despojados de su naturaleza, si bien en la conciencia
colectiva conservan siempre su significado, y en Europa escuchan nuestro
deseo de pervivencia cada vez con más fuerza. La marcha que ha comenzado
es larga, pero imparable. /Hasia den martxa luzea da, bainan geldiezina!
Gora Orreagako gatazka! Gora Baskoiak! Gora Euskaldunok! Gora Nafarroa
ta Euskal Herria!









