
FRANCISCO ETXEBERRIA, MIKEL BELASKO ETA FERNÁNDO PÉREZ DIRA NABARRALDEK ETA ITURRALDEK ANTOLATU DUTEN JARDUNALDIAREN HIZLARIETAKO BATZUK
IZEN-EMATEA DAGOENEKO IREKITA DAGO NABARRALDE FUNDAZIOAREN WEBGUNEAN
Paisaisaiaren inguruna hausnartu eta solas egitea, ondarearen oinarrizko elementu eta herri baten nortasun kolektiboaren konfiguratzaile bezala. Horixe da Nabarralde Fundazioak eta Iturralde Elkarteak antolatu duten Ondarea eta Pasiaia I. Sinposioaren helburu nagusia. Jardunaldia urriaren 22an ospatuko da Iruñeko Civican aretoan eta ondorengo hizlariek parte hartuko dute, besteak beste: Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria; Fernando Pérez Gómez, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Nagusia; Joaquim Llansó, Nafarroako Artxiboko zuzendaria; edota Mikel Belasko filologoa. Izen-ematea dagoeneko irekita dago, Nabarralderen webgunean.
“Paisaiaren adiera bikoitza ulertzea garrantzitsua da, ez bakarrik eszenatoki moduan, baita gizakiaren obra bezala, gure aktibitatearekin, eraikuntzekin sortzen dugunaren ondorio zuzena baita. Gizarteak bere arrastoa uzten du horrela, bere kulturaren eta munduaren ikuskeraren arrastoa”, azaldu zuen Angel Rekaldek, Nabarralde Fundazioko zuzendariak. “Paisaia guzti horren ondorioa da. Paisaia, izan ere, gure memoria kolektiboaren gordailua da”.
KOLDO ARTOLARI OMENALDIA Ekimenaren aurkezpenean, zeinetan Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Diario de Noticiasek, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Rural Kutxak laguntzen duten; Tasio Agerre Nabarraldeko lehendakariak jardunaldi nagusia osatuko duten aktibitateen programa azaldu zuen. Hala, urriaren 21ean Koldo Artola (Donostia 1938) hizkuntzalariari omenaldi “xume baina merezitakoa” eskainiko zaio, euskararen berreskurapenaren alorrean egindako lan oparoagatik. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Iruñeko Kondestablearen Jauregian.
“Euskara gure ondare inmaterialaren elementu nagusietako bat da”, azpimarratu zuen Rekaldek aurkezpenean, “eta merezitako lekua eman nahi izan diogu jardunaldiaren baitan”.
Bestelako aktibitateak ere prestatu dira Ondarea eta Paisaiaren I. Sinposio honen inguruan. Hala, urriaren 20an, osteguna, Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek 1968an egindako Ama Lur dokumentala emango da Iruñeko Golem Bayona zinemetan. Filmaren sinopsiak dioen bezala, Ama Lur “batez ere, Euskal Herriari egindako emoziozko aipamena da, zazpi euskal lurraldeetatik zehar bi urte baino gehiagotan zehar filmatutako hirurogeita hamarretik gora gai ukitzen dituen benetako kaleidoskopio bat”.
Bestalde, Jokin del Valle de Lersundi biologoaren argazki erakusketa bat ere aurreikusita dago, Kondestablean eskainiko dena Begirada bat paisaiari izenburu pean. Erakusketa, Nafarroako paisaia desberdinetan barrena doan bidaia bat bezala aurkeztu da.







