Uztailak 25: “Nafartasunari Gorazarrea” Azpeitian

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Done Jakue jai egun eta azoka bereziaz baliatuz, gure nafartasun historikoa gogoratu eta aldarrikatu egingo dugu, non eta Nafarroako mendebaldea izan ziren lur hauetan.
Hauxe izango da EGITARAUA:
UZTAILAK 25, OSTIRALA
10:55 – KALEJIRA Perez Arregi plazatik.
11:00 – EKITALDIA Plaza Nagusian, geure abesti eta dantza sorta batez osatua.
UZTAILAK 29, ASTEAZKENA
18:30 – 20:30 – HITZALDI-SOLASALDI musikatua San Agustinen.
“Genozidioa, krimenen krimena etengabe, lehen eta orain, han eta hemen”
Xabier Irujo, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena.
Antolatzaileak: UNZ UROLAKOEN NAFAR ZUZTARRAK – NABARRALDE
Laguntzaileak: AZPEITIKO UDALA – KULTURAZ AZPEITIKO KULTUR KOOPERATIBA – LABORAL KUTXA.










