Luis L(e)izarraga kapitaina (1473-1521)

Luis L(e)izarraga kapitaina (1473-1521)

Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan

Juan Luis Larraza Lakunza idazle etxarriarrak idatzitako eta Nabarraldek argitaratutako “LUIS L(E)IZARRAGA Kapitaina (1473-1521)” euskarazko eleberriak orain arte erabat ezezaguna zen pertsonaia historiko honen bizitza eta  gorabeherak kontatzen ditu. Nafar askatasunaren aldeko borroketan parte hartu zuen, 1512an hasi zen konkistari jarraitu zizkioten urteteetan, eta nafar erresistentziaren ordezkari nagusia izan zen Sakanan. Kontakizunean zehar, bere bizitza pertsonala eta militarreko hainbat pasadizo azaltzen dira, beti ere modu fikzionatuan, Nafarroako Errege Artxiboan jasotako berri urriak oinarritzat hartuta.

Pertsonaiaren jatorrizko eskualdean, Sakanan, aurkeztua izan eta gero, gure herriko beste hainbat txokotara eramango dugu liburua orain. Hau da datozen asteetarako aurreikusita dugun egutegia:

  • Maiatzak 1 goizean: Nabarralderen saltokian salgai, Larraitzen, Aralarko larreak irekitzeko festan.
  • Maiatzak 7 asteazkena (19:00): Aurkezpena, Iruñeko Karrikiri Elkartean (Xabier karrika, 4).
  • Maiatzak 9 ostirala (18:00): Aurkezpena, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko “Cervera” aretoan, La Floridako parkean.

Honekin batera, egun gutxi barru liburua salgai ere egongo da, gure web orrialdean eta Elkar liburudendetan.

  • Prezioa: 20 €
  • Orrialde kopurua: 400
  • ISBN: 978-84-09-69587-4

—————–

La novela en euskera “LUIS L(E)IZARRAGA Kapitaina (1473-1521)”, escrita por el escritor etxarriarra Juan Luis Larraza Lakunza y editada por Nabarralde, cuenta la vida y  enredos de este personaje histórico, hasta ahora prácticamente desconocido, que luchó por la independencia del Reino de Navarra durante los años que siguieron a la conquista iniciada en 1512. Fue el principal representante de la resistencia navarra en la comarca de la Barranca (Sakana, en euskera). En el transcurso de la novela se cuentan, en forma de ficción, pasajes y hechos de su vida, tanto personales como militares, con base en la poca documentación hallada sobre el mismo en los Archivos Reales de Navarra.

Tras ser presentado en la comarca de origen del personaje, la Barranca o Sakana, ahora llevaremos el libro a diversos rincones de nuestro país. Esta es la programación prevista para las próximas semanas:

  • 1 de mayo, por la mañana: A la venta en el puesto de Nabarralde, en Larraitz, en la fiesta de apertura de los pastos de Aralar.
  • Miércoles 7 de mayo (19:00): Presentación en Karrikiri Elkartea (c/ Xabier, 4) de Iruñea.
  • Viernes 9 de mayo (18:00): Presentación, en la sala “Cervera” de la Casa de Cultura Ignacio Aldecoa de Vitoria-Gasteiz, en el parque de La Florida.

Al mismo tiempo, en los próximos días el libro estará a la venta en nuestra página web y en las librerías Elkar.

  • Precio: 20 €
  • º de páginas: 400
  • ISBN: 978-84-09-69587-4