Koldo Artola, 2016eko Nabarralde saria, zendu da

Koldo Artola etnolinguista eta ohorezko euskaltzain donostiarra, 87 urte zituela, urriko 17an hil zen. Duela 9 urte, 2016eko abenduan, bere figura omentzeko, Nabarraldek bere urteko saria eskeini zion, ahozko ondarea bildu eta euskararen euskalkiak ikertzen urte luzetan aritzeagatik. 

Artolak Nafarroako euskalkiak ikertu zituen. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea zen, eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2004an.

Donostiako Aurrezki Kutxan lanean hasi zenean ikasi zuen euskara, eta han euskaltzaletu zen. Orduak eman zituen euskararen aldeko lehen urratsak, itzultzaile lanetan lehenik, eta euskara sustatzeko arduradun gisara geroago. Ondoren, herriz herri euskararen lurraldearen mugako tokietan barrena ibili zen, ahozko memoria bilduz, memoria hura gal ez zedin.