ABUZTUAN, “EUSKAL PILOTA, MUGAZ GAINDIKO ONDAREA” KULTURA ASTEA
2026. urte honetan, Auritzeko “Josta Leku” udal frontoiak bere lehen mendeurrena bete du. Auritzeko Udalak urteurren hau baliatu nahi du, gure lurraldean euskal pilota indartzeko, gure herriko kirol nahiz gizarte bizipenetan frontoiak duen zentraltasuna aldarrikatzeko, eta Urepele nahiz Nafarroa Behereko aldameneko beste herriekin harremanak sendotzeko.
Pilota gure gizartearen kultura-adierazpen bereizgarrienetako bat da; euskal kulturarekin hain lotuta dago, beste herrialde batzuetara “Euskal Pilota” izenez hedatu dela. Bestalde, frontoia pilotan jolasteko eremua da. Baina, gainera, ospakizunari eskainitako esparrua osatzen du, sarritan herriko plaza izaten da, eta herri-adierazpen nagusien kokalekua izaten da.
Euskal pilota Nafarroako mendialdeko herri askotan lokarria izan da, eta bada. Kirol honen zentraltasunak gizarte multzo ezberdinen eta Pirinioetako bi aldeen arteko harremanak estutzeko balio izan du.
Hau dela eta, Auritzeko Udalak eta Nabarralde Fundazioak, elkarlean, EGITARAU hau batera prestatu eta proposatu nahi dizuegu, gehien bat AURITZEKO KULTUR ETXEAN kokatuko dena:
- KULTURA ASTEA
Abuztuak 14-21: ERAKUSKETA (Eskolan) – “Euskal pilotaren historia” – NAPIKE Elkartea
Abuztuak 19 asteazkena (19:00): IKUS-ENTZUNEZKOA – “Nun habila Perkain?” (Euskaraz) – Mikel Erramouspé
Abuztuak 21 ostirala
(18:00) NAPIKE, hitzaldia: “La historia de la pelota vasca”
(19:00): IKUS-ENTZUNEZKOA + SOLASALDIA – “Piedra. Hierro. Cuero. Euskal Jai, 100 años de historia” – (Gazteleraz) – Imanol Martínez
- JARDUNALDI NAGUSIA (abuztuak 22 larunbata)
9:15-9:45 Harrera, akreditazioak eta materialaren banaketa.
09:45-10:00 Sarrera: Unai Irigarai (Auritzeko alkatea) / Iñigo Larramendi (Nabarraldeko zuzendaria)
10:00-10:45 Tiburcio Arraztoa Urrutia: Laxoa, origen de la pelota vasca (Gazteleraz)
10:45-11:30 Iñaki Uriarte Palacios: El juego de pelota, espacio y lugar, patrimonio y paisaje (Gazteleraz)
11:30-12:00 Atsedenaldia eta kafea.
12:00-13:30 Mahai-ingurua (euskaraz eta gazteleraz):
“Euskal pilota Pirinioetan”
Solaskideak: Andrea Lusarreta (Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria), Auñamendi Pilota Elkartea, eta bertako pilotari bat.
19:00 PILOTA PARTIDUA (Josta Leku frontoia)
Auritz vs Urepele
(Este año la jornada no se transmitirá por streaming)










