Euskal Herriko Historia
Historia da gizarte batek bere buruaz egiten duen errelatoaren osagarri garrantzitsuenetako bat. Narrazio argumentatu bat eskaintzen du eta zentzua ematen die gizartearen jatorri, garapen eta baldintzei.
Gizarteak gaur egungo egoeratik egiten du historiaren irakurketa eta interpretazioa, horrek ematen duen ikuspuntuarekin (oroimen historikoa), eta irakurketa horren bitartez imaginario kolektiboa osatzen du. Historiak beraz, eragin zuzena du giza talde horren definizioan, identitatean alegia.
Edward Said-en hitzetan, “Historiaren idazketa herri bati bere definizioa emateko bide hoberena da, eta gizarte baten nortasuna, neurri handi batean, interpretazio historikoaren funtzioa da, eztabaidatzen diren baieztapenak eta kontra-baieztapenak aurrez aurre jartzen diren esparrua” (Edward. E. Said).
Gurea bezalako kasutan, identitate gatazka bat dagoenean, memoria historikoa eta historia bera eztabaidagai bihurtzen dira, batzuetan gudu-zelai ere, eta interes politikoak beraien bertsio desitxuratuak inposatzen saiatzen dira. Eztabaida hauetan deseroso diren gertaerak ezkutatu, aldatu edo itxuragabetzen dira, argitasun eta egi historikoaren kaltetan.
Euskal Herria ez da existitzen, entzun izan dugu askotan. Nafarroa ez zuen errege faltsutzaile batek konkistatu, esan izan da. Euskara ez da inoiz diskriminatua, jazarria edo debekatua izan Espainia edo Frantzian…
Helburuak
Ikastola, ikastetxe eta hezkuntza munduko irakasleak prestatzea.
- Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
- Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea,historiografia ofizialak ez baitu horrelakorik jasotzen (1512ko konkistaren 5. mendeurrenean frogatu ahal izan den bezala).
- Eguneroko jarduna utzi gabe gai hauetan prestatzea ahalbidetzen duen metodologia eskaintzea, urrutiko hezkuntzako programen bitartez.
- Oroimen lekuen eta gure historian erreferentzialak izan diren data eta gertaeren balioa berreskuratzea.
- Egun beharrezko ditugun erreferenteei dagokien balioa ematea:
·1200eko konkista, zuzenbide pirenaikoa… bezalako gertakari eta prozesu historikoen garrantziaz jabetzea
·Euskal lurraldeen batasuna
·Historia ondare eta aberastasun bezala
·Euskal subjektu historikoaren jarraitasuna nafar Estatuaren baitan
Gaiak
Honako ikasgaiak landuko dira ikastaroan:
- Historia eta Oroimen Historikoa
- Historiaurrea eta Erromanizazioa.
- Orreagako hiru batailak.
– Baskoniako dukerria
– Iruñeko erresuma
– Erresumaren hedapena - 1200. Zatiketa historikoa. Lurralde historikoen jatorria.
- 1512. Nafarroaren konkista.
- Euskal Estatua
– Foru Orokorra, foruak. Zuzenbide Pirenaikoa
– Nafar Estatuaren teoria
– Behe Nafarroako erresuma
– Glosarioa - Iparraldeko historia
- Frantses iraultza eta Karlistadak.
– Antzinako erregimenaren amaiera. Industrializazioa. - 1936ko gerra.
Ikasgai hauetako bakoitza atal ezberdinetan egongo da banatua eta gai gehigarriak ere ikasiko dira.
Matrikulazio epea
2017ko irailaren 30a arte
Ikastaroaren data
2017ko Urriaren 5tik abenduaren 14era
Metodologia
Ikasnabarraldeko campusean garatzen da irakaste-ikaste prozesua. Gai zerrenda astero landuko da. Gai bakoitza sarrera bideo bat, ikasgai, material gehigarri (dokumentalak, ikus-entzunezkoak…) eta bibliografiaz osatuko da.
Ikastaro honetan ebaluaketa jarraia egingo zaie ikasleei, asteroko gaia ebaluatuz:
– Ebaluaketa froga aste horretan landu den gaiari buruz
Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek aste beteko epean erantzun beharko ditu.
Ikasgaiak Ikasnabarralden jarriko dira astero.
Materiala
– “1512. Nafarroaren konkista” dokumental historikoa (Nabarralde)
– “Orreaga 778 – 824” dokumental historikoa (Nabarralde)
– “Gipuzkoaren Jatorria” dokumental historikoa (Nabarralde)
– “Nafarroa, euskal Estatua” triptikoa
– “Nafarroaren historia – Kronologia” triptikoa
– “Euskararen historia” triptikoa
– … (artikuluak eta gehigarriak).
Irakasleak
Ikastaro honetan gaian aditua den irakasleak izango dira, ikasgaiak aztertu eta ikertu dituzten historialariak eta hezkuntza munduko profesionalak:
1. Ikasgaia: Angel Rekalde (Komunikazio zientziatan doktorea)
2. Ikasgaia: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)
3. Ikasgaia: Beñi Agirre (Nabarralde)
4. Ikasgaia: Idoia Arrieta (Historialaria, Historian doktorea)
5. Ikasgaia: Joseba Asiron (Historialaria, Historian doktorea)
6. Ikasgaia: Luis Mª Mtz Garate (Idazlea, Nabarralde)
7. Ikasgaia: Jean Louis Davant (Idazlea eta historialaria)
8. Ikasgaia: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)
9. Ikasgaia:Iñaki Egaña (Idazlea, Euskal Memoria)
Zenbatekoa
Ikastaroaren zenbatekoa 150 eurokoa da. Nafarroako Ikastoletako irakasleen eta Nabarraldeko sustatzaileek 50 euroko deskontua izango dute.