Usurbilen jardunaldia:
Konkistatik asimilaziora. Gure lurrean gu nagusi
Azaroak 2, larunbata
Usurbil, Sutegi aretoa
Goizeko 10:00etatik 13:30tara
Mende luzeetako konkista eta zapalkuntzaren ondorioz, euskaldunoi (nafarroi) gure izatea eta nortasuna ezabatu dizkigute, ia. Guda bidez lehenik, gure lurra, legea eta hizkuntza kenduz, eta akonplejatuz, gero.
Memoria historikoa ez da 1936an hasten.
Badirudi euskaldunok (nafarrok) Espainia barruan pribilegiatu batzuk garela, kontzertu ekonomikoa eta foru hobekuntza dauzkagulako; Kendu diguten guztiaren hondarrak (besterik ez) direnean.
Eta frantzesek ere berdin iparraldean 1620 eta 1789an.
Guzti honetan sakontzeko jardunaldia izango da azaroaren 2an, zortzi hitzaldi laburrekin.
Hizlariak:
Beñi Agirre
Idoia Arrieta
Koldo Mtez Garate
Maier Anabitarte
Iñaki Idigoras
Ane Ablanedo
Joxe Manuel Odriozola
Eneko Bidegain
Antolatzaileak: Usulbilgo Nafarrak + Nabarralde Fundazioa
Babeslea: Usurbilgo udala
Erakusketa:
Habitat ezkutatua
Urriak 28tik 31ra
Arratsaldetan 6tatik 8 tara