Bergara: Iñaki Sagredo, Beñi Agirre, Juan Martin Elexpuru, Xabier Irujo

Bergarako Udalak, Nabarraldek eta Olaso Dorrea Fundazioak Iruñeko Erresuma hasi zeneko 1200. urteurrena gogora ekarriz.

Aurten beteko dira 1200 urte Eneko Aritzaren garaian Iruñeko Erresuma abian jarri zela, 824ko Orreagako bigarren guduaren ondoren. Eta hori dela eta, Bergarako Udalak eta Nabarralde Fundazioak jarduera sorta bat antolatu du Olaso Dorrea Fundazioak lagunduta.

Horren harira, joan zen martxoaren 5ean Iñaki Sagredo izan zen gurekin “La linea defensiva de la Navarra occidental en Debagoiena” hitzaldia ematen. Han azaldu zigun, 1200 urteko  inbasio gaztelarraren arte, Debagoieneko lur hauek Nafarroako Erresuma barruan nola zeuden antolatuta.

Astelehen honetan, martxoaren 11an, “Habitat: ezkutatu diguten historia” izeneko erakusketa ireki zen eta 15era arte zabalik egongo da Olaso dorrean, arratsaldeko seietatik zortziak arte, eta zapatuan (martxoaren 16an) hamabiak laurden gutxitan bisitaldi gidatua egingo du Beñi Agirre Nabarraldekideak Olaso dorrera zatoztenekin. Beste egunetan bisitaldi gidatuak 1.batxilergoko ikasleendako izango dira, goizean.

Apirilaren  23an, martitzena, eta Olaso dorrean hau ere bai,  Juan Martin Elexpuruk “Zelakoa ote zen Eneko Aritzaren denboran euskararen egoera?” gaia jorratuko du.

Eta, azkenik, maiatzaren 7an, martitzena,  Xabier Irujo Estatu Batuetako Nevada Unibertsitateko katedraduna etorriko da, eta “Errozabalgo guda eta Iruñeko erresumaren sorrera” hartuko du berbagai.

Hona hemen, ba, Bergarako Udala, Nabarralde eta Olaso Fundazioaren gonbidapena etortzen animatuko zaretelakoan.