Nafarroako txanponaren inguruko jardunaldia, urriaren 17an Iruñean

Txanponaren historiari erreparatzen diogunean, lurralde batek izan duen agintaritza ereduari erreparatzen diogu. Haren bitartez, herri baten, estatu baten ibilbidea marrazten dugu. Helburu horrekin, Nabarralde Fundazioak urtero urrian antolatzen duen jardunaldiaren edizio berriak, Nafarroako txanpona, agintearen adireazlea izenburupean, Nafarroako txanponaren historia izanen du mintzagai, ikuspegi askotarikoetatik eta formatu desberdinetan. Zenbaketa numismatiko batetik harago, Baskonian monetak izan duen bilakaera historikoari buruzko hausnarketa eginen dugu, Iruña-Nafarroako erresuma ardatz izanik, eta monetaren balioa ondare gisa eta gure herriaren bilakaera kultural, sozial eta politikoaren isla gisa nabarmentze aldera.

Aditu andana bilduko dituen jardunaldi nagusia urriaren 17an izanen da, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Bertan arituko dira Alicia Irurzun Santa Quiteria, Mikel Legorburu, Ricardo Ros, Mikel Zuza, Miguel Ibañez eta Xabier Irujo historialariak, baita Eusko elkarteko Nikolas Blain ere. Goiz osoko iraupena izanen du jardunaldiak eta aurretiko izen-ematea beharrezkoa izanen da.

Baskoniara dirua iberiarren eskutik heldu zen, eta iberiarrek, era berean, Mediterraneoko kostaldean merkataritzan ziharduten feniziarren eta greziarren eskutik hartu zuten. Ia hasieratik euskal hiri-estatuek beren txanponak jaulki zituzten, eta horrek zenbait botere-formaz hitz egiten digu. Adibidez, Barscunes-en kokalekuaren misterioa daukagu, Pompaelo, La Vigilancia (Viana) edo Rocaforte, Bentian edo Kaiskata-Cascantum (Cascante) arteko lekuren batean dagoena. Edonola ere, herrialdearen moneta-jaulkipena haren bilakaera historikoarekiko paraleloa da, lurralde horretan gobernatu duten agintaritza mota desberdinekin lotua.

EGITARAU KULTURALA, IRAILAREN 19TIK AURRERA Baina jardunaldi nagusiaren aurretik bestelako aktibitate kulturalak ere antolatu ditu Nabarraldek, publiko zabalago batera iristeko asmoz, horietako batzuk doakoak izanen direlarik. Egitarauari hasiera emateko, irailaren 19an Rocafortera, Zangozaldean dagoen Barskuners monetaren sorburura bisita gidatua eginen da Baskunsa elkarteak gidatuta. Hurrengo astean beste bisita gidatu bat eginen da, kasu honetan Iruñeko Kontuen Ganberara, Fermin Erbiti historialari eta kazetariarekin. Nafarroako Kontuen Ganbera, Estatuko kontuen auzitegirik zaharrena da, 1365ean eratu zen Karlos II.a erregeak emandako Ordenantza baten bidez.

Urriaren 14an Nafarroako Museoa bisitatuko dugu. Bertan, Nafarroako Erresumaren historia kontatzen duen bilduma numismatiko aberatsa erakusten da, eta Erdi Aroko pieza arraroak nabarmentzen dira, hala nola Antso V Ramirezen dirua (1077-1078), berriki eskuratua. Bildumak, gainera, Francisco Febo nafar kornatua bezalako irudien mirariak eta txanponak jasotzen ditu, berak egindako lan sekularrak islatuz. Bisitaldia numismatikan espezializatutako Alicia Irurzun historialariak egingo du, Nafarroako Museoaren La moneda en Navarra erakusketa iraunkorraren komisarioak.

Oier Santamaria historialariak komisariatuta, bestalde, Nafarroako txanpona, agintearen historia erakusketa ikusgai egonen da Kondestablearen jauregian, urriaren 9tik 18ra bitartean. Txanpona, gutxienez, duela 3.000 urte sortu zen. Produktu guztietarako kanbio-balio komuna neurtzeko unitate bat ezarri zuen, trukean oinarritutako ekonomiaren mugak gaindituz. Urriaren 15ean erakusketara bisita gidatu berezia egingo da, bere komisarioaren eskutik.

Errege-jauregia eta Erriberriko gaztelua bisitatuko ditugu, Nafarroako Erresumak gure lurraldean duen irudikapen arkitektoniko garrantzitsuenetako bat. Aipatu beharra dago hiriko Udal Artxiboan 1264 dokumentua gordetzen dela eta bertan, lehen aldiz, idatziz zehazten direla Nafarroako monetak bete behar dituen ezaugarriak. Hernani Errotzen elkartearekin elkarlanean, bisitarien zerbitzura egongo den autobus bat izango dugu, hainbat geltoki izango dituena.

EGITARAUA

JARDUNALDI NAGUSIA. Urriaren 17an (larunbata), Civivox Kondestablean (Iruñea)

9:00-9:15 – Harrera eta akreditazio banaketa

9:15-9:30 – Jardunaldiaren irekiera.

9:30-10:00 – ALICIA IRURZUN SANTA QUITERIA, “Donde nace el dinero: la fabricación de moneda y sus protagonistas”.

10:00-10:30 – MIKEL LEGORBURU, “Txanpon baskoiak”.

10:30-11:15 – MIGUEL IBÁÑEZ ARTICA, “Origen y evolución de la moneda en el Reino de Pamplona/Navarra en la Edad Media”.

11:15-11:30 – Galderak

11:30-12:00 – ATSEDENA

12:00-12:30 – MIKEL ZUZA, “La moneda LEAL del príncipe de Viana”.

12:30-12:45 – XABIER IRUJO, “Nafarroako txanpona azken mendeetan”

12:45-13:15 – NIKOLAS BLAIN, “Txanpona XXI. mendean. Euskoa eta Gure Moneta”

13:15-13:45 – Elkarrizketa, RICARDO ROS ARROGANTE-rekin

13:45-14:00 – Ondorioak eta itxiera

EMAN IZENA-HEMEN

EGITARAU KULTURALA

Urriaren 14an, Nafarroako Museoa (Iruñea), 17:30, BISITA GIDATUA (gazteleraz) ‘Txanponaren ibilbidea: Nafarroako historia txanponen bidez’, Alicia Irurzun.

Nafarroako Museoak Nafarroako Erresumaren historia kontatzen duen bilduma numismatiko aberatsa erakusten du, eta Erdi Aroko pieza arraroak nabarmentzen dira, hala nola Antso V Ramirezen dirua (1077-1078), berriki eskuratua. Bildumak, gainera, Nafarroako kornatua, Francisco Febo bezalako irudien mirariak eta txanponak biltzen ditu, berak egindako mendeetako lanak islatuz. Bisita numismatikan espezializatutako Alicia Irurzun historialariaren eskutik izango da, Nafarroako Museoaren “Txanpona Nafarroan” erakusketa iraunkorraren komisario lanetan aritu zena.

EMAN IZENA (DOAN)

Urriaren 15ean,  Kondestablearen Jauregian (Iruñea), 18:30ean, BISITA GIDATUA (euskaraz) ‘Nafarroako txanpona, agintearen adierazlea’, Oier Santamaria.

Oier Santamaria historialariak komisariatutako eta Nabarraldek egindako erakusketaren inguruko bisita gidatua. Txanpona, gutxienez, duela 3.000 urte sortu zen. Produktu guztietarako kanbio-balio komuna neurtzeko unitate bat ezartzeak trukea errazten du, trukean oinarritutako ekonomiaren mugak gaindituz. Erakusketa ikusgai egonen da urriaren 18ra bitartean. 

EMAN IZENA, DOAN

Urriaren 31n (larunbata), Erriberriko gaztelua, 11:00, IBILALDI GIDATUA ‘Txanponaren ibilbidea: Erriberriko gaztelua eta Errege Jauregia, boterearen ikur’

Irteera gidatua antolatuko dugu Erriberrira joateko. Errege-jauregia eta Erriberriko gaztelua bisitatuko ditugu, Nafarroako Erresumak gure lurraldean duen irudikapen arkitektoniko garrantzitsuenetako bat. Aipatu beharra dago hiriko Udal Artxiboan 1264 dokumentua gordetzen dela eta bertan, lehen aldiz, idatziz zehazten direla Nafarroako monetak bete behar dituen ezaugarriak.

Hernani Errotzen elkartearekin elkarlanean, Errenteritik abiatuko den autobus zerbitzua jarri dugu:

  • 08:30, irteera Zumardiatik (Errenteria)
  • 08:45, larramendi gasolindegia (Donostia)
  • 09:00etan, Biteri kultur etxean (Hernani)
  • 10:00, uslaer jatetxearen aurrean (Arrotxapea)
  • 11:00 Erriberrira iristea: Cosecheros upategira eta Jauregira bisita gidatua
  • 15:00 Bazkaria
  • 17:00 Itzulera

EMAN IZENA, HEMEN