“Jai-Alai. Kultura, nortasuna eta kirola” jardunaldia, urriaren 1etik 18ra Iruñean

Duela urte batzuetatik hona, Nabarraldek hainbat jardunaldi antolatzen ditu ondarearen adierazpen desberdinen inguruan: ondare industriala, paisaia, merkataritza, bideak… Oraingoan, euskal pilotari buruzko jardunaldi bat egitea proposatzen dugu, Jai-Alai, kultura, nortasuna eta kirola izenburupean, urriaren 18an Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan egingo den hausnarketarako eta eztabaidarako ekitaldi nagusi batekin. Bertan, Andrea Jaurrieta (Nafarroako Euskal Pilotako Federazioko lehendakaria), Olatz Gonzalez (antropologoa), Tiburcio Arraztoa laxoan aditua edota Maite Ruiz de Larramendi bezalako adituak bilduko dira, besteak beste. Jardunaldi nagusia osatzeko, bestalde, jarduera osagarriak izango dira: NAPIKEk antolatutako pilotari buruzko erakusketa, bisita gidatuak eta Imanol Martinez errealizadore nafarraren Harria. Burdina. Larrua. Euskal Jai, 100 urte dokumentalaren estreinaldia.

Aurten, eta Iruñea Euskal Pilotaren Munduko Hiriburu izendatzearekin batera, pilota eta euskal herritarren artean duen ondare balioa izango da jardunaldiaren ardatz nagusiak. Antolaketarako eta garapenerako Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren laguntza izan dugu. Izan ere, pilota gure gizartearen kultur adierazpen bereizgarrienetako bat da. Kirola, ikuskizuna, umeen jolasa (baita nagusiena ere), jaietako programaren ohiko erritua Nafarroako herri askotan… Bestalde, frontoia pilotan aritzeko lekua baino askoz gehiabo da. Ospakizun nagusietarako esparru bat osatzen du, askotan herriko plazaren balioa duena.

Hala, pilotaren inguruan biltzen dira herrialdeko ondare material eta immaterialaren hainbat adierazpen: jolasa, kulturaren zati esanguratsua, kirol eta festa erritu formak hartzen dituena; frontoia, eszenatoki fisiko, arkitektoniko gisa, herriko plaza berarekin nahasten dena, hiri ondare, ondare material leku. Gainera, festa-kirol honen tradizioak aukera ematen du zeharkako beste ondare-adierazpen batzuetarako: apustuen erritoa, lanbideak (saskigilea, eskularru-egilea, pilotagilea…), pilotarien eskolak, etab.

 


EGITARAUA

Jardunaldi nagusia, urriak 18 (larunbata)

Iruñeko Mankomunitatearen egoitza

9:00-9:15 – Harrera eta akreditazioen banaketa

9:15-9:30 – Jardunaldiaren irekera. Iñigo Larramendi (Nabarraldeko zuzendaria) eta Víctor Manuel Egia (jardunaldiko zuzendaria)

9:30-10:30 – 20 años de ‘Pelota vasca: un ritual, una estética’. OLATZ GONZÁLEZ ABRISKETA (antropologoa)

10:30-11:15 – Laxoa, euskal pilotaren jatorria. TIBURCIO ARRAZTOA URRUTIA (laxoan aditua)

11:15-11:45 – ATSEDENA

11:45-12:30 – Pelota, euskera y mitología. PELLO IRAIZOZ (artista eta ikerlaria)

12:30-13:15 – Emakumeak euskal pilotan. ANDREA LUSARRETA MONREAL (Nafarroako Euskal Pilota Federazioko lehendakaria)

13:15-14:00 – El Juego de Pelota, un espacio y lugar, un patrimonio y paisaje. IÑAKI URIARTE PALACIOS (arkitektua)

14:00-15:15 – LUNTXA

15:15-16:45 – Mahai-ingurua: Presente y futuro de la pelota vasca. Parte-hartzaileak: Kiko Caballero, Maite Ruiz de Larramendi / Iera Agirre eta Fernando Goñi. Moderatzailea: Víctor Manuel Egia Astibia

16:45-16:50 – Ondorioak eta itxiera

 

IZEN-EMATEA, HEMEN

 


Jarduera osagarriak

ERAKUSKETA: “Euskal pilotaren historia”. Urriaren 1etik 16ra Iturramako Civivoxean; eta urriaren 17-18an Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan. NAPIKE-Nafarroako Euskal Pilotako Kultur Elkartea.

DOKUMENTAL ESTREINALDIA: “Piedra. Hierro. Cuero. Euskal Jai, 100 años de historia”, Imanol Martínez. Ondoren, zuzendariarekin solasaldia. Urriaren 2an, (osteguna), Agoizko Kultur Etxean.

HITZALDIA: “La increíble historia de la pelota vasca”, Santiago Lesmesekin. Urriak 8 (asteazkena), 19:00etan, Iturramako Civivoxean (Iruñea).

BISITA GIDATUA: “Rutas por la historia de la pelota vasca en Pamplona-Iruñea”, Iñaki de Miguel Layanarekin. Urriaren 9an, 18:00etan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusitik (Iruñea).

EMAN IZENA HEMEN (doako aktibitatea)

ERAKUSKETARA BISITA GIDATUA: “La historia de la pelota vasca”, eskulangintza erakustaldiarekin, Xabier Martínez Alavaren (NAPIKE) eskutik. Urriak 10 (ostirala), 19:00etan, Iturramako Civivoxean (Iruñea).

EMAN IZENA HEMEN (doako aktibitatea)

DOKUMENTAL EMANALDIA: “Piedra. Hierro. Cuero. Euskal Jai, 100 años de historia”, Imanol Martínezekin. Ondoren, zuzendariarekin solasaldia. Urriaren 15ean (asteazkena), 19:00etan Civivox Kondestablean.

HITZALDIA: “Pilota jokoaren historia eta espazioaren garapena”, Daniel Carballo Ostolazarekin. Urriaren 17a (ostirala), 19:00etan, Iturramako Civivoxean (Pamplona-Iruñea).