Euskal Herriko Historia online ikastaroaren zortzigarren edizioa, prest

EUSKAL HISTORIAREN ETA OROIMEN HISTORIKOAREN INGURUKO GOGOETA ANALITIKOA SUSTATZEA DU HELBURU IKASTAROAK. IZEN-EMATEA IREKITA EGONEN DA IRAILAREN AMAIERA ARTE

Nabarralde Fundazioak Euskal Herriko Historia online ikastaroaren edizio berri bat martxan jarri du, urriaren 8tik abenduaren 17ra bitartean eskainiko dena. Euskal historiako gertaera eta data gogoangarriak, oroimen lekuak, lurraldetasuna, identitatea, ondarea… Berriro abiarazi den ikastaroan landuko diren alorretako batzuk besterik ez dira. Ikastaroa Nafarroako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatzen da, eta Nafarroako Gobernuaren homologazioa dauka. Hartara, ikastoletako irakasleek zein Nabarralde Fundazioko kideek deskontua izanen dute matrikulan. Izen-ematea zabalik egonen da irailaren amaiera arte, eta Nabarralderen webgunean bertan egin daiteke.

“Historia da gizarte batek bere buruaz egiten duen kontakizunaren osagarri garrantzitsuenetako bat”, azaldu du Angel Rekalde Nabarralde Fundazioko zuzendariak. “Narrazio argumentatu bat eskaintzen du eta zentzua ematen die gizartearen jatorri, garapen eta baldintzei. Ikastaro honek Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetiko bat eskaintzen du, ikuspegi propio batetik landua”. Hala, gaur egungo errealitatean eragina duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira bertan. 

Moduluetako bakoitza itzal handiko historialariek zuzendutakoa da, besteak beste, Joseba Asiron, Idoia Arrieta, Mikel Sorauren edota Jean Louis Davant; eta Nafarroako historiaren mugarriak izan diren gertakarietan sakontzen dute: historiaurretik hasi eta 36ko gerraraino, Orregako batailatik, 1200 eta 1512ko konkistetatik edota karlistadetatik igarota. 

“Dudarik gabe, ikastaro honetan Nabarraldek oinarri nagusitzat dituen kontzeptuak lantzen dira, eta zoriontzekoa da urtez urte eta edizioz edizio jasotzen duen erantzun eta harrera ona. Bide onean goazelaren seinale”, azpimarratu du Rekaldek. 

IZEN-EMATEA, HEMEN


NORI ZUZENDUA

  • Gaian interesa duten edo beraien jarduna garatzeko prestakuntza behar duten irakasle eta hezkuntza munduko profesionalak.
  • Egungo errealitatean interesa duten eta beraien heziketa pertsonal eta kulturalean sakondu nahi duten ikerlari eta norbanakoei.

HELBURUAK

  • Ikastola,  ikastetxe eta  hezkuntza munduko  historia ikasgaiaren  irakasleak prestatzea.
  • Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
  • Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea.
  • Eguneroko jarduna utzi gabe gai hauetan prestatzea ahalbidetzen duen metodologia eskaintzea, urrutiko hezkuntzako programen bitartez.
  • Oroimen lekuen eta gure historian erreferentzialak izan diren data eta gertaeren balioa berreskuratzea.
  • Egun beharrezko ditugun erreferenteei dagokien balioa ematea.

METODOLOGIA

Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgaiak sarrera bideo batez, Ikasgaiaren zuzendariak landutako edukiak eta eduki gehigarriz osatzen da, asteroko maiztasuna izango dutelarik.

Ikasleak eskuragarri izango du material didaktikoa (tutoretzak, material gehigarria, bibliografia, ebaluaketak…) web orrian. Ikasle bakoitzari pasahitz bat emango zaio matrikulazioa egiterakoan. Ikasgaiak web orrian jarriko dira astero.

Ebaluaketa jarraitua egiten zaie ikasleei, ariketa didaktikoen bitartez:

Ebaluaketa froga aste horretan landu den gaiari buruz.

Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek gai amaieran erantzun beharko ditu. 9 aste amaierarako, ikasleak 9 gaiei dagokien erantzun idatziak aurkeztu beharko ditu. Gainerakoan, ikasleak ez ditu 9 kredituak jasoko.


IRAUPENA

Ikastaroa 2020ko urriaren 8an hasi eta 2020ko abenduaren 17an amaituko da.

Orduak: 90


EGITARAUA

  1.  HISTORIA ETA OROIMEN HISTORIKOA

Oroimen lekuak

Ikasgaiaren zuzendaria: Angel Rekalde (Komunikazio zientziatan doktorea)

  1.  HISTORIAURREA ETA ERROMANIZAZIOA

Ikasgaiaren zuzendaria: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)

  1.  ORREAGAKO HIRU BATAILAK

Baskoniako dukerria, Iruñeko erresuma eta Iruñearen hedapena

Ikasgaiaren zuzendaria: Beñi Agirre (Nabarraldeko kidea).

  1.  1200. ZATIKETA HISTORIKOA. LURRALDE HISTORIKOEN JATORRIA

Ikasgaiaren zuzendaria: Idoia Arrieta (Historialaria, Historian doktorea).

  1.  1512. NAFARROAREN KONKISTA

Ikasgaiaren zuzendaria: Joseba Asiron (Historialaria, Historian doktorea).

  1.  EUSKAL ESTATUA

Foru Orokorra, foruak. Zuzenbide Pirenaikoa; Nafar Estatuaren teoría; Behe Nafarroako erresuma

Ikasgaiaren zuzendaria: Luis Mª Mtz Garate (Idazlea, Nabarralde)

  1.  IPARRALDEKO HISTORIA

Ikasgaiaren zuzendaria: Jean Louis Davant (Idazlea eta historialaria)

  1.  FRANTSES IRAULTZA ETA KARLISTADAK.

Antzinako erregimenaren amaiera. Industrializazioa

Ikasgaiaren zuzendaria: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)

  1.  1936KO GERRA

Ikasgaiaren zuzendaria: Iñaki Egaña (Idazlea, Euskal Memoria).


TITULUA

Amaitzean, ikasleari ikastaroaren ziurtagiria emango zaio.


PREZIOA

Izen-emate orokorra: 150 euro.

Nabarraldeko sustatzaileak eta Ikastolen Elkarteko irakasleak: 100 euro.

 

IZEN-EMATEA, HEMEN