AURKEZPENA: “MORTS POUR LA PATRIE – GERLA HANDIA IPARRALDEAN (1914-1918)

Nabarraldek, Lapurdi 1609 elkartearen laguntzarekin eta gonbidapenari esker, HARIA 36: “MORTS POUR LA PATRIE – GERLA HANDIA IPARRALDEAN (1914-1918)” argitalpena aurkeztuko du urtarrilaren 22an Baionan.

 

morts_pour_la_patrie

Argitalpen honetan, 1. Mundu Gerrak, Gerra Handiak, frantses agintepean zegoen euskal biztanlerian izan zuen eragina aztertu da. Ipar Euskal Herria mobilizatu egin zen; borrokatzeko adinean zeuden gizaseme guztiak armen hartzera deituak izan ziren. Horrek heriotza andana eta trauma izugarria eragin zituen, eta Estatuak baliabide guztiak erabili zituen odolezko sakrifizio hori justifikatu eta Aberriari egin zerbitzua goraipatzeko. Politika memorialak eta herriaren sufrikarioak, kontzientzia nazionala eraldatu zuten eta frantses kontzientzia indartu zuten.

Argitalpen honetan izen handiko idazleek hartu dute parte: Eneko Bidegain, Angel Rekalde, Mixel Mendiburu, Xipri Arbelbide, Mikel Sorauren, Asisko Urmeneta, Allande Sokarros, Ixabel Etxeberria, Jean Louis Davant, Luzien Etxezaharreta…

EGUNA: URTARRILAK 22

LEKUA: BAIONAKO EUSKAL ERAKUSTOKIA

ORDUA: 10.30

PARTE HARTZAILEAK: MIXEL MENDIBURU (LAPURDI 1609 ELKARTEA) , ANGEL REKALDE (NABARRALDE)