Asaba zaharren oihartzuna

Antzerkiaren_aurkezpena

Orain 500 urte Nafarroan bizi izandako gertaerak Euskal Herriak gaur egun bizi duen egoeraren aurrekari izan dira. Orain gutxira arte irabazleen historia baino ez dugu ezagutu, baina, zorionez, pixkanaka gure historia argitzen hasi gara. Dagoeneko euskaldunok jabetzen hasita gaude gure herriak historian zehar izan dituen gorabehera guztiekin.

Testuinguru honetan sortu da antzezlan hau; gogora ekarri nahi ditugu arbasoen pasarte gorabeheratsu batzuk –ohitura eta ideien inposaketak, gerrak, hilketak, zatiketak-. Ez dugu historiako istorioak kontatzeko asmorik, nahi duguna da egiazko etorkizun bati ateak irekitzea.