Bizkaiko Golkoko ‘Homo sapiens’-ari buruz ariko dira Atlantiar Biltzarrean
Ilargi Agirre
Homo sapiens-a Bizkaiko Golkotik Ipar Ameriketaraino iritsi zen orain dela 17.000 urte inguru. Urteetan Atlantikoan garatutako itsasorako tradizio handiak ahalbidetu zuen migrazioa. Ideia hori defendatzen du solutrearren irtenbideak. Teoria sakonago aztertuko dute Atlantiar Paleolitikoaren Nazioarteko Biltzarrean. Nazioarteko adituak eta hemengoak bilduko ditu Biltzarrak Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa), datorren maiatzaren 18an. Jauzarrea elkarteak antolatu du, eta izen handiko ikertzaileak gonbidatu ditu. Euskal kulturaren jatorrira joko dute, Bizkaiko Golkoan bizi zen Homo sapiens-aren inguruko hitzaldi sortekin. Genetika, historia, artea, arkeologia, folklorea eta hizkuntza jorratuko dituzte.
«Kongresu oso berezia da. Izugarri zaila da hainbeste aditu egun berean elkartzea», adierazi du Xabier Otero Jauzarrea Euskal Kulturaren Azterketa eta Zabalkunderako Funtseko kideak. Bestelako ikuspegi batetik euskaldunak eta euskal kultura ardatz hartuta egindako ikerketen berri ematea du xede biltzarrak. Oterok azaldu duenez, ikerlariek erabateko zehaztasunez ezagutzen dituzte azterketak, eurek egindakoak baitira, eta zenbaitek 40 urte daramatza gaia lantzen. «Adituek dakitena kontatzea nahi dugu, guk hemen eztabaidatu ahal izateko gero».
Migrazioak eta euskara
Mundu mailan sona handia duten ikerlariekin egitarau zabala prestatu dute horretarako. Oxford Unibertsitateko doktoreak eta Washingtongo ikerlariak etorriko dira, batzuk aipatzearren. Oso baliagarria izango da eguna. Guztira, hamalau hitzaldi izango dira.
Homo sapiens-ak Afrikatik Bizkaiko Golkora arte egin zuen ibilbide luzea aztertuko dute, adibidez. Horrez gain, haitzulo paleolitikoetako xamanismoa jorratuko du Jean Clottesek. «Ekain, Altxerri eta Santimamiñe haitzuloak gizateriaren ondare izendatzeko agindu zion Unescori Clottek». Izturitzeko (Lapurdi) haitzuloetako ikerketen berri ere emango dute. Duela 45.000 urteko bizitza arrastoak topatu dituzte han, eta gizarte egitura konplexua zutela frogatu ahal izan dute.
Euskara izango da jorratuko duten beste zutoinetako bat. Hizkuntzaren jatorriaren giltzak eta euskarak Europako gainerako hizkuntzei egindako ekarpenak gogoraraziko dituzte.
Azken urteetan indarra hartu duen teoria bat ere izango dute ahotan: solutrearren irtenbidea. Bizkaiko Golkotik Ipar Amerikara migrazio korronte bat egon zela defendatzen du tesiak, itsas tradizio handiak bultzatuta. Bruce Bradleyk eta Dennis Stanfordek azken hamar urteetan egindako ikerketak emango dituzte argitara.
Orain dela 45.000 urtetik duela 10.000 urtera arteko epeari egingo diote erreferentzia lehendabiziko biltzar horretan. Baina, Oterok adierazi duenez, hasiera baino ez da. Homo sapiens-en garaitik gaur egunera arteko gizakia aztertzea baita asmoa, eta, horretarako, beste hiru biltzar antolatuko dituzte. Udazkenean egingo dute bigarrena, eta Neolitikotik Burdin Aroaren amaierara arteko epea jorratuko dute. Hurrengo urtean beste bi biltzar egingo dituzte: bata baskoien garaitik Nafarroako Erresumaren konkistara arte, eta besteak gaur egunera arte egingo du jauzi.
Jauzarrea Euskal Kulturaren Azterketa eta Zabalkunderako Funtsa hainbat pertsonak osatzen dute. Adituak, ikerlariak eta artistak daude, eta «gizarteak kulturaren inguruan duen pertzepzioa hobetzea» nahi dute. Horretarako, berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute.
Biltzarrean parte hartzeko, ez da aditua izan behar, edonorentzat irekita dago. Izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 10a baino lehen atlantiar@jauzarrea. net helbidera idatzita, eta 50 euro ordaindu behar da.
Atlantiar Paleolitikoaren Nazioarteko Biltzarra
EGITARAUA
• Stephen Oppenheimer. Oxford Unibertsitatea. ‘Gizakiaren jatorria: iraganeko gizakia eta modernoa, Afrikako irteera eta mendebaldeko Europaren birkolonizazioa’.
• Jean Clottes. Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa da. ‘Xamanismoa Paleolitikoko haitzueltan’.
• Aude Labarge eta Joelle Darricau. Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak. ‘Goi Paleolitikoko aniztasun kulturala Isturitzeko adibidetik abiatuta’.
• Peter Bakker. Aarhus Unibertsitatea. Hizkuntzalaria da. ‘Euskal hizkuntzaren ezaugarri tipologiko egonkorrak: iraganeko hizkuntz genealogiaren loturan argirik botatzen al dute?’.
• Javier Goitia. Ingeniaria eta geografoa. ‘Hizkuntzaren arkeologia’.
• Bruce Bradley. Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea. ‘Solutriarren irtenbidea: Ipar Amerika Atlantiarreko biztanleriaren jatorria’.
• Dennis Stanford eta Margaret Jodry. Wahshingtongo Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural ikerketa taldekoa bestea. ‘Europa eta Ipar Amerikaren arteko itsas tradizioaren ebidentziak azken glaziazioan’.
• Joxan Mujika eta Andoni Tarriño. EHUkoa bata, eta Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea bestea. ‘Mendebaldeko Pirinioko Madeleine aldiko bideak bidegurutzean’.
• Xabier Peñalver. Aranzadi. ‘Praileaitz Madeleine aldiko behe garaian’.
• Theo Venneman. Ludwig Maximilian Unibertsitatea. ‘Hizkuntz baskonikoaren substratua Europa erdialdean’.
• Stephen Augustine. Kanadako Zibilizazioen Museoko kidea. ‘Lehendabiziko nazioetako hautematea planteamendu historikoekiko oraintsuko teorien arabera’.
Un congreso abordará el origen de la cultura vasca en el Paleolítico
Noticias de Gipuzkoa
El primer congreso internacional Atlantiar, que se celebrará en Ficoba el 18 de mayo con el título “Huella humana en la fachada atlántica europea”, abordará los orígenes de la cultura vasca con la llegada en el Paleolítico de los primeros grupos de “homo sapiens” a los territorios del Golfo de Vizcaya.
IRUN. El encuentro está organizado por Jauzarrea (Fondo para el estudio y difusión de la cultura vasca), un proyecto impulsado por Xabi Otero, quien ha sido el encargado de detallar en rueda de prensa los pormenores de una jornada que “se ocupará de los ancestros y no del aspectos geográficos”.
En la presentación, ha estado acompañado por los delegados de Cultura de Irun, Hondarribia, Pasaia y Bera, además del alcalde de Hendaya, que han acudido en representación de las instituciones que colaboran en la organización del congreso.
Están previstas 14 ponencias en las que se darán a conocer las investigaciones que han realizado diferentes expertos, entre los que habrá una importante presencia internacional con doctores de la Universidad de Oxford, del Instituto Smithsonian de Washington y del Museo Canadiense de Civilizaciones, por citar algunos.
“Lo importante es que transmitirán información de primera mano porque hablarán de sus propias investigaciones, trabajos que en muchos casos llevan haciendo décadas, por lo que son profesionales con una dilatada trayectoria que aportarán un gran valor para poder reflexionar”, ha dicho Otero.
El recorrido del “homo sapiens” desde África hasta el Golfo de Vizcaya, los diferentes movimientos migratorios por Europa y América del Norte, el complejo tejido de relaciones sociales entre las distintas culturas del Paleolítico o las características tipológicas estables de la lengua vasca serán algunos de los temas que se se analizarán en la jornada.
Otero ha recordado que en Jauzarrea se han implicado un grupo “cualificado” de personas (artistas, investigadores, profesionales) de diferentes ámbitos que confían en “poder mejorar la percepción de la cultura en la sociedad, desarrollando en la medida de la posible la innovación”.
Además de la jornada de mayo, Atlantiar se completa con otros tres congresos más, que se celebrarán a lo largo de 2012 y 2013, en los que se estudiarán las Sociedad Productoras (desde el Neolítico hasta el final de la Edad de Hierro), la Nueva Era (desde los vascones prerromanos hasta la invasión del Reino de Navarra) y la Era Moderna (desde 1512 hasta el presente).






