Estrategia politikorik gabe, 500 urte igaro ondoren…

“Topiko politikoak desegiten”

topiko_politikoak_desegiten_pako_aristi-1

“Mezu asko zabaldu dira azkenotan Euskal Herrian: aro berri batean gaude, Raxoyk bere maila erakutsi behar du, Estatu espainolak ardura historiko bat dauka gure gatazka konpontzeko, Europak lupa jarrita dauka Espainiaren gainean, Aieteko hitzarmena ibilbide-orri bat da…. Mezuok modu akritiko batean errepikatuak izan dira, kontsigna bihurtu arte”.

“Gogoeta faltan botatzen dugu, Euskal Herriak daukan ahalmen intelektual guztia erabiltzea estrategia irabazle bat tajutzeko, independentzia lortzeko bidean. Begirada eta norabide berri baten beharra dago, 30 urteotan bide instituzionalak eta bide armatuak izan duten porrotaren ondoren”.

Pako Aristi.

 

Hizlaria: Pako Aristi

Noiz: otsailaren 2an

Non: Koldo Mitxelena Kulturunean

Ordua: 19:00etan

Antolatzailea:

ORREAGA Iritzi Politikorako Taldea