Asteburuan Nabarrherri azoka ospatuko dute Urretxun. Izen bereko elkarteak sustatuta, Euskal Herriaren kultura, historia eta talde ondarea jendarteratzeko gunea izango da.
Etzi hasi eta igandera bitartean, antzerkia, kantaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak eta kulturen arteko azoka bat egingo dituzte Urretxun. Euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzeko helburuz antolatu dute egitasmoa.
Ostiralean 18:00etan irekiko dute kulturen arteko azoka Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Kataluniatik, Bretainiatik, Andaluziatik, Galizatik, Aljeriatik edota Nafarroatik etorritako ekoizleak izango dira bertan. Artisautza eta elikagaigintza arloko azoka izango da. Bisitariek topatuklo dituten salmenta postuen artean, antolatzaileek Iparraldeko Idoki elkartearen dendak eta Nafartarrak tabernaren postua nabarmendu dituzte.
Lehenak fruitu goxoak, tisanak eta infusioak, txerrikiak, ahuntz gasna, behi gasna eta esnekiak eta ardi gasna eskainiko ditu. BIgarrenak, berriz, Euskal Herrian egindako edariak: Oiartzungo Pagoa garagardoa, Zornotzako Uxarte sagardoa, Lezamako Erdikoetxe txakolina, Bakioko Doniene apardunak, Aldudeko Mamiño Ziropak edota Bargotako Biurko Gorri arnotegia bertan izango dira.
Azoka, baina, bestelako kultur egitarau batekin jantziko dute.
Hitzaldiak Juan Martin Elixpuruk, Beñi Agirrek, Angel Rekaldek eta Juan Mari Beltranek eskainiko dituzte. Kantaldiak, aldiz, Joseba Irazokik, Pettik eta Mauleko Jean Bordaxar laukoteak. Bestalde, Iñaki Ttolak argazki emanaldia egingo du eta Sebastopoleko Titiriteroek kale antzerkia eskainiko dute. Herriko musikariak ere izango dira azokan, Urretxuko txistulariak edota dultzainariak, kasu.
Ostirala
18:00. Kultur arteko azokaren irekiera. gernikako Arbolan.
18:15. Erakusketa iraunkorra: 1512, Nafarroaren konkista
18:30. Hitzaldia: Iruñea-Veleia-Gezurra ala egia?
20:00. Kantaldia: Joseba Irazoki.
Larunbata, 26
11:00. Kultur arteko azokaren irekiera. gernikako Arbolan.
12:00. Hitzaldia: 1512, Nafarraroaren konkista
13:00. Kantaldia: Petti
17:00. haur antzerkia: Arrain herriaren memoria galdua.
18:30. Ikuskizun koreografikoa: Kantu eta dantza tradizionalak
19:30. Diaporama: Udaberriko liliak.
Igandea, 27
11:00. Kultur arteko azokaren irekiera. Gernikako Arbolan.
12:00. Hitzaldia: Orreagako batailak
13:00. Kantaldia: Jean Bordaxar Laukotea.
17:00. Kale antzerkia: Sebastopoleko titiriteroak.
18:00. Hitzaldi musikatua: Herri musikaren soinu tresnak.