2008ko ekainean sortu zen 1512-2012 Nafarroa Bizirik. Bertan elkartu egin gara historialariok, ikerlariok, zein Nafarroako ordezkari sozial, politiko eta kulturalak. Gure helburua bikoitza da: Batetik, zuzentzea gaizki erabilitako kontzeptu historikoak eta agerian uztea urteetan ezkututako gertaera historikoak. Bestetik, ezagutaraztea duela 500 urte gauzatutako konkista horrek izan dituen ondorioak, garai horretako zein gaurko jendartearentzat.
Ekimena aurten eratu da formalki, eta urriaren 6an Iruñeko bihotzean inauguratu genuen bere egoitza soziala (Alde Zaharreko Mañueta kalea,2). Egun, 1000 lagun baino gehiagok eta 80 udalek bat egin dute Ekimenarekin. “Konkistak, 500 urte. Deuseztatu ezin izan duten oroimena” liburuaren 1. edizioa agortu berri da, gaiak pizten duen interesa eta jakin-minaren adierazgarri ederra.
Egia da Konkista bat ezin dela ospatu. Hala ere, ez da egi borobila 2012an ez dagoela zer ospatu. Egon badago: 500 urte hauek latzak izan arren, Herri hau bizirik dago eta horren zati handi bat prest dago bere orainaren zein geroaren protagonista izaten jarraitzeko. Hona hemen 1512-2012 Nafarroa Bizirik-en bihotza eta izateko arrazoia.
Honekin gonbidapena luzatu nahi dizugu gurekin batera 2012rako bidaia egitera. Horretarako gure web orrialdean sartu (http://www.1512-2012.com/?page_id=3) eta zure datuak eman besterik ez duzu egin behar. Aurrerantzean Ekimenaren berri izango duzu.
1512-2012 Nafarroa Bizirik