90 nobedade egongo dira eskuragarri eta 25 egile hauek arituko dira sinatzen

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak laugarren edizioa du aurtengoa eta idazle zein argitaletxeentzat erreferentzia irabazi du egutegian: ekainaren 3an izango da, larunbatarekin. Horren erakusle, aurtengoan mahaietan 90 sormen lan berri egongo direla eskuragarri. Haien lanak sinatzen egongo dira 25 egile. Ezagutu nahi zein diren?

Argitaratu berri diren lanak etxeratzeko aukera emango dizu aurtengo azokak. Argazkia: Dani Blanco.

Ekainaren 3an euskarazko irakurgaiek hartuko dute Ziburuko plaza. Egitarau oparoa antolatu dute Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean.

Aurtengoan 90 berritasun egongo dira azokako mahaietan, argitaletxeka antolatuta, irakurzaleek deskubritu ditzaten. Mahairik mahai dabilenak aurpegi ezagunekin ere egingo du topo, 25 egile hauek egongo baitira haien lanak sinatzen: Koldo Izagirre, Aritz Galarraga, Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga eta Sanvi, ZaldiEroa, Dani Fano eta Garlus, Ainara Azpiazu “Axpi”, Mattin Aiestaran, Miren Azkarate Badiola, Garbiñe Larrea, Mari Luz Esteban, Iratxe Retolaza, Kepa Altonaga, Xabi Romero, Aritza Bergara, Joseba Aurkenerena, Arantza Martinez, Haritz Larrageta, Jon Heyerabide, Xabier Monasterio, Xan Idiart, Jokin Apalategi, Paulo Iztueta eta Martxel Aizpurua.

Generoka sailkatuta, hona hemen helduentzako Ziburun eskuragarri egongo diren argitalpen berriak. Haur eta gazteentzat 21 lan berri egongo dira:

Komikia

Ño (Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Miren Artetxe), ARGIA

Tximeleta haurra (Marc Majewski), Alberdania

Sanvi, artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria), Elkar-Ttarttalo

Irati (Juan Luis Landa, Joxean Muñoz), Erein

Xabiroi 67 eta 68 komiki aldizkaria

Eleberria

Bichta Eder (Eneko Bidegain), Elkar-Ttarttalo

Otsoa etorriko da (Iñaki Irasizabal), Elkar-Ttarttalo

Azpimarrak (Nera Balda), Erein

Alexander Wolfen mamua (Gaito Gazdanov), Igela

Emakume gaiztoak (Marilar Aleixandre), Alberdania

Egarria (Josu Penade), Alberdania

Deitora zaitzala Tigrisek (Émilienne Malfatto), Txalaparta

Han goian urkiak hostoberritzen direnean (Breda Smolnikar), Alberdania

Lehenbiziko harria (Bernhard Mathiuet), Dakit

Hamabost egun Urgainen (Jose Antonio Loidi), Erein

Olerkia

Haragizko erreformak (Mari Luz Esteban), Pamiela

Fast Fatum (Libe Goitia), Susa

Alaska (Castillo Suarez), Elkar-Ttarttalo

Kangaroo (Martin Etxeberria), Elkar-Ttarttalo

Baserria (h)uz(s)ten (Oskar Gaztelu), Erein

Zetakak (Aritz Mutiozabal), Maiatz

Lur ilaunduan loreak (Txomin Heguy), Maiatz

Hitzen hasperena (Josu Jimenez Maia), Maiatz

Deus (Eric Dicharry), Pamiela

Jalgi Hadi Mundura (Bixente eta Raul Alfaro eta Mattin), Zortziko

Saiakera

Zaldi bat ihes garrezko zelaian (Koldo Izagirre), ARGIA

Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak (Miren Azkarate Badiola), Gara

Ura saltoka (Juan Kruz Igerabide), Alberdania

Irunberri, 1990. Arroilaren negarra (Pako Aristi), Erein

Erletxo, Erletxo, nagusia hil da (Martxel Aizpurua), UEU

Petrokalipsia. Krisi energetiko globala nola (ez) dugun konponduko (Antonio Turiel), Txalaparta

Aztergaiak Ipar Euskal Herriko euskararen berrikuntzez (Iñaki Camino), EHU

Gazte eleaniztunak, mintzalari eta mintzagai (Beñat Muguruza eta Irantzu Epelde), EHU

Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak. Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai (Miren Artetxe), EHU

Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria (Itziar Idiazabal eta Manel Pérez-Caurel), EHU

Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan (Alazne Arriortua, Sergio Monforte, Aitor Lizardi eta Laura Vela-Plo), UEU

Errepresioa estatu frankista berriaren zimendu (1936-1948) (Pako Sudupe), UEU

Su festak (Jon Urzelai), Susa

Erresistentziarako gorputzak: bollerak (Eva Perez-Pons), Susa

Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz? (Amaia Alvarez eta June Fernandez), Txalaparta

Irulegi (Aranzadi), Berria-Jakin

Zaintzaren dantzan (Felix Arrieta), Elkar-Ttarttalo

Egunero behar genuen (Imanol Murua Uria), Berria-Jakin

Euskaldunak erro eta itxaropen (Joseba Aurkenerena), Dakit

Adierazpen grafikoa ingeniaritza zibilean. Plano akotatuen sistema eta Sistema diedrikoa (Irantzu Álvarez eta María José García), EHU

Maite Idirin, herrigintzan kantuz (Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta), UEU

Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua (Mari Jose Olaziregi eta Amaia Elizalde), EHU

Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera (Sebastián Gartzia), EHU

Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) (Asier Amezaga), UEU

Urratuen arrastoan. UEUk begirada literarioa hauspotu zuenekoa (Iratxe Retolaza), UEU

Louis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia (Karl Marx), Igela

Quaderni del carcereren antologia I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia (Antonio Gramsci), EHU

Eichmann Jerusalemen (Hannah Arendt), Katakrak

Zoriontasunaren defentsan (Epikuro), Katakrak

Lucyrengandik Kantegana. Giza animaliaren bidaia miragarria (Jon Sudupe), EHU

Bidez bide hausnarrean. Saiaketa filosofiko bat (Agustin Arrieta), UEU

Pikler-Lóczy hezkuntzaren gakoak. Haren sortzaileek idatzitako 20 artikuluren bilduma (Elena Herrán), EHU

Eskola Modernoa (Francisco Ferrer), UEU

Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa. Erizaintzako praktiketako ikasleentzako gida azkarra (Gorka Vallejo, Irrintzi Fernández eta Sendoa Ballesteros), EHU

Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat. 2. edizioa berrikusia eta emendatua (José Sáez eta Iker Badiola), EHU

Aritmetika Lehen Hezkuntzako irakasleentzat (Aitzol Lasa), UEU

Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak (Mark Miodownik), UEU

Lan bereziak

Euskal Herriko Gazteluak. Iparraldea [bilduma] (Antton Arrieta)

Eraikuntza, jasangarritasuna eta erresilientzia helburu. Ale berezia 2022, [aldizkari espezializatua] EHU

Hamalau [liburu ilustratu diska] (Jon Eyherabide eta Xabier Sarasa), Gatuzain

Argia