Memoria Lekuak jardunaldia

Maiatzaren 20tik 26ra, Oñatiko Unibertsitatean

Memoria historikoa oinarrizkoa da komunitate baten identitatea eraikitzeko. Itxasoa, piriniar mendialdea, Orreaga, Gernika, Iruñea, Zugarramurdi, Amaiur, Noain, Leire, Sartaguda, Montejurra, Sara, Mitilike, Gallarta… Gure historiaren eszenatokiek, berez, gure nortasunaren paisaiak erakusten dizkigute. Leku horiek gara, gutaz hitz egiten dute. Gure komunitatea horietan islatzen da, irudikatzen gaituzten gertakarietan. Gure memoriaren mugarriak dira, gure iruditeria konpartitua eskaintzen dizkigute, gure herrialdeko biztanleria errekonozitu egiten da bertan.

Memoria Lekuak izenburupean, Nabarralde Fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak, Oñatiko Udalaren eta Laboral Kutxaren bultzadarekin; eta Gipuzkoako Diputazioaren, Eusko Ikaskuntzaren eta Aloña Mendi kirol elkartearen laguntzarekin, dibulgazio eta eztabaida kongresu bat antolatu dugu.

 

INFORMAZIO OSOA JAITSI

Programa osoa

MAIATZAK 20 (igandea), Orreagara mendi irteera gidatua

  • Orreaga, erresuma baten sorrera. Aloña Mendi Kirol Elkarteak antolatuta. Irteera: autobusez, Oñatitik, 07:00etan. INFO: alonamendi@gmail.com

MAIATZAK 22 (asteartea), dokumental emanaldia

Beloaga, memoriaren behatokia. ORDUA: 19:00 // LEKUA: Oñatiko Kultur Etxea

MAIATZAK 23 – EKAINAK 3, erakusketa

Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea.

LEKUA: San Miguel elizaren klaustroa.

MAIATZAK 24 (osteguna) erakusketara bisita gidatua

“Navarrorum” erakusketa, PEIO MONTEANOrekin (erakusketaren komisarioa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia). ORDUA: 19:00

MAIATZAK 25 (ostirala), jardunaldiaren inaugurazioa eta irekiera hitzaldia

18:30 – 19:15 Jardunaldiaren irekiera: Mikel Biain (Oñatiko alkatea), Luis Mª Martínez Garate (Nabarralde, jardunaldiaren zuzendaria), Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntza) eta Xabier Barandiaran (Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete burua)

19:15-20:30 Hitzaldia: Los lugares de la memoria. Quim Torra (idazlea)

MAIATZAK 26 (larunbata), jardunaldi nagusia

09:00 – 09:30 AKREDITAZIOAK ETA DOKUMENTAZIOA

09:30 – 10:00 Hitzaldia: Zugarramurdiko sorginen memoria. Emakume gaiztoaren mitoa. Amaia Nausia (historialaria)

10:00 – 10:30 Hitzaldia: Orreaga. Nafarroako gazteluak. Iñaki Sagredo (historialaria)

10:30 – 11:00 Hitzaldia: Iruñea hiriburuzagia. 778-1512. Mikel Sorauren (historialaria)

11:00 – 11:30 ATSEDENA

11:30 – 12:00 Hitzaldia:Morts pour la Patrie. Memoria politikak. Eneko Bidegain (Mondragón Unibertsitatea)

12:00 – 12:30 Hitzaldia: El castillo de Gebara. Memoria de las sublevaciones carlistas. Fernando Sánchez Aranaz (historialaria)

12:30 – 12:45 Bideo hitzaldia: Gernika, memoria gune unibertsala. Xabier Irujo (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendari ordea)

12:45 – 14:00 Mahai-ingurua: Zugarramurdi, inkisidoreen delirioa. Amaia Nausia, Eneko Bidegain eta Beñi Agirre. Moderatzailea: Miren Mindegia (Nabarralde)

14:00 – 16:00 BAZKARIA

16:00 – 16:30 Hitzaldia: Identidad industrial, memoria colectiva. Pasado, Presente y Futuro de los lugares de la industria. Amaia Apraiz (Artearen Historian doktorea. Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea)

16:30 – 17:00 Hitzaldia: Euskara. Memoria gunea. Beñi Agirre (irakaslea)

17:00 – 17:30 Hitzaldia: Euskaldunak eta itsasoa. José Antonio Azpiazu (historialaria)

17:30 – 19:00 Mahai-ingurua: Nuestros lugares de memoria. José Luis Orella Unzue (Erdi Aroko historian katedradunal), Mikel Sorauren (historialaria), Ainara Martínez (historialaria, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea). Moderatzailea: Luis Mª Martínez Garate.

Komunikazioak eta posterrak

Komunikazio libreak onartuko dira (hitzezkoak zein afitxa formatukoak), eta haiek aurkezteko, sesio monografikoetan taldekatuko dira. Sinposioa hartuko duen lekuko sarreran zintzilikatuko / aurkeztuko dira erakusketa moduan, egun osoan zehar ikusi ahal izateko moduan.Afitxaren gehienezko tamaian DIN A0 bertikalekoa izanen da (1189mm luzera + 841mm zabalera). Aurkezpen saioak iraun bitartean, egileak afitxen alboan egotea eskatzen da, parte hartzaileek izan ditzaketen kezkak eta galderak argitze aldera. Afitxak zintzilikatzeko beharrezko materiala parte-hartzaileen eskutara jarriko da erakusketa eremuan bertan.

Interesa duen orok, aurkeztu nahi duen komunikazioaren laburpena bidali beharko du posta elektronikoz 2018ko martxoaren 15a baino lehen honako helbidera:
nabarralde@gmail.com (gauza bera posterrentzat).

Laburpen horrekin batera honako datuak eman behar dira: Komunikazioaren izenburua
Euskaraz edo gaztelaniaz 300 hitzeko luzerako laburpena. Egilearen izen-abizenak, helbide pertsonala eta lanbidea, telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea.2017ko irailaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie egileei Batzorde Zientifikoaren erabakia, eta harekin batera, lanen aurkezpenen gaineko arauak.

Antolatzaileak eta babesleak

ANTOLATZAILEAK:

BABESLEAK:

LAGUNTZAILEAK

IZEN-EMATEA (itxita)