Sarako Idazleen Biltzarra

sara

Apirilaren 5ean, Pazko astelehenarekin, Sarako Idazleen Biltzarra izanen da beste urte batez. 27. edizioa da aurtengoa eta Eñaut Etxamendi eta Alexandre de la Cerda idazleak omenduko dira.

Nabarralde bertan izanen da ohi gisaz; 1512ko konkistaren inguruko dokumentala emanen du ezagutzera ingurune hartan, eta bere azken ekoizpenak hurbilduko ditu Iparraldera.

Goizean Jean-Michel Larrasquet Eusko Ikaskuntzako elkarte-buruak diru laguntzak emanen dizkie Euskal Herriari buruz ikerketak egiten ari diren 3. zikloko ikasleei, norberak gero bere lana aipatuko duelarik.

Eguerdi aitzin Euskaltzaindiak bere ekoizpenak ezagutaraziko ditu, eta arratsaldean, Eneko Bidegain, Auxtin Zamora, Henri Duhau eta Begiraleak elkartea beren liburuez mintzatuko dira.

Saran, liburu berriak izenpetzeko eta idazleekin mintzatzeko aukera ederra izanen da, eta bide batez hiru erakusketa ikusi.

Goizeko 10:00etatik goiti, hitzordua Saran.

http://otsare.jimdo.com/

 

Feria de escritores de Sara
5 de abril de 2010 (Lunes de Pascua)

Es la 27ª edición de esta reunión de escritores. Este año se hará un reconocimiento público a los escritores Eñaut Etxamendi y Alexandre de la Cerda.
Nabarralde acudirá como todos los años a presentar sus novedades; entre ellas el documental sobre la conquista de 1512.

Es una cita entrañable en la que hay ocasión de charlar con diferentes autores, conocer sus novedades, en definitiva, de acercarnos a la cultura de Iparralde.

http://otsare.jimdo.com/