Nestor Basterretxea hil da
Gauez joan zaigu. Eskultorea, pintorea, zinemagilea, sortzailea, gure herriko artearen erreferente handienetako bat izan da, eta euskal gizartearen arazoetarako aparteko sena eta sentikortasuna izan duena. Nabarraldeko kideok biziki eskertzen diogu bere konpromisoa Nafarroarekin, Euskal Herriarekin, gure oroimen historikoarekin, Nafarroa Biziriken lanarekin, 1512ko konkistaren eta gure herriaren independentziaren oroitzapenarekin.
Begi-bistakoa denez, Nestor Basterretxeak bere artearen bidez lagundu digu, baina baita bere zuzeneko ekarpen militantearen bitartez ere, kontzientzia nazionala zabaltzen, hainbeste ekitaldi eta lanetan parte hartuz. Haren desagerpen fisikoak guztioi eragindako zirraraz, une samin honetan gure maitasuna helarazi nahi diogu familiari eta, halaber, artista gisa zuen bikaintasuna eta pertsona gisa zuen handitasuna aitortu.
Nestor ameslaria, sortzailea, abertzalea, hainbeste ekitalditako laguntzailea, galera izugarria da gure ondarean eta gure komunitatearen iruditerian. Zorionez, indarra eta ilusioa utzi dizkigu oinordetzan, eta bere lan artistikoaz hunkitu egiten gara eta askatasunezko etorkizunerantz, independentziarantz, abian jartzen gara.
Nestor, gure oroimenean piztutako argia.
Tasio Agerre (Nabarralde)
Ha muerto Nestor Basterretxea
Se nos ha ido en la noche. Escultor, pintor, cineasta, creador, es uno de los grandes referentes del arte en nuestra tierra, y una personalidad con un instinto y una sensibilidad excepcional para los problemas de nuestra sociedad vasca. Desde Nabarralde no podemos menos que agradecer su compromiso con la causa de Navarra, con Euskal Herria, con nuestra memoria histórica, con el trabajo de Nafarroa Bizirik, con el recuerdo de la conquista de 1512 y la independencia de nuestra patria.
Nestor Basterretxea nos ha ayudado con su arte, es algo evidente, pero también con su aportación directa y militante a la divulgación de la conciencia nacional. Con su apoyo y presencia en tantos actos y tareas. En este momento de tristeza, que nos alcanza a todos por su desaparición física, queremos transmitir a su familia nuestro afecto y el reconocimiento por la talla del artista, y por la grandeza de la persona.
Nestor, visionario, creador, abertzale, cómplice de tantas empresas, representa una pérdida inestimable en el terreno del patrimonio, en el imaginario de nuestra comunidad. Por suerte, nos deja un legado que da fuerza e ilusión, que nos emociona y nos proyecta, con su obra artística, hacia un futuro en libertad. En independencia.
Nestor, una luz encendida en nuestra memoria.
Tasio Agerre (Nabarralde)
Nestor Basterretxea eskultorea hil da, 90 urte zituela
Azkenaldian osasun egoera txarrean zegoen. Besteak beste, zinemagintza garaikidean, eskulturan eta kartelgintzan erreferente nagusietako bat izan da.
Nestor Basterretxea Arzadun eskultorea, margolaria eta zinemagilea hil da, 90 urte zituela, larunbat goizaldean, Hondarribiko (Gipuzkoa) haren etxean.
Basterretxea 1924ko maiatzaren 6an jaio zen, Bermeon (Bizkaia). 1936an familiarekin erbesteratu egin zen, lehenengo Casablancara, eta, geroago, Argentinara.
1952an Espainiara itzuli zen, eta Arantzazuko basilikako kriptaren pintura muralak egiteko lehiaketa irabazi zuen. Han Jorge Oteiza eskultorearekin harremanetan jarri zen.
Berrogeita hamargarren hamarkadaren amaieran, Espainiako gune sortzaile nagusienetako abangoardia taldeen parte izan zen: 57 Taldea eta Gaur, Oteiza, Chillida, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Sistiaga kideekin, besteak beste. 1963tik aurrera, eta hamar urtez, deseinu industrialaren arloan garatu zuen lana, batik bat hotelen dekorazioan eta altzarien deseinuan. Argazkilaritza esperimentala ere egin zuen, eta Bilbon haren erakusketa bat izan zen 1969an.
1982an, Basterretxearen zazpi adarreko arbola ordezkatzen zuen eskultura irabazlea izan zen ideien lehiaketan, Eusko Legebiltzarrak deituta, hemizikloa nagusitzeko. 1987ko irailean, lehenengo erakusketa indibiduala egin zuen Madrilen, Arte Garaikideko Espainiako Museoan. 140 pieza zituen antologiak, eskulturen, pinturen, marrazkien eta collagen artean, besteak beste.
1988an, Bakearen Usoa obra inauguratu zen, Donostiako Zurriola pasealekuan. Zazpi metroko altuera eta 9ko zabalera zuen. Bestalde, euskal artzainaren ohorez egindako eskultura (1989), Renon (AEB) jarri zuten.
Eskulturaz eta margolaritzaz gain, ikus-entzunezkoen alorra ere jorratu zuen; H operazioa (1963), Pelotari (1964), Alquezar, pasioaren erretaula (1965) edota Ama Lur ( 1966) dira bere film labur ezagunenak.
Datorren astelehenean omenaldia egingo diote Zorroagan, 20:00etan.








