Nafarroako konkistaren inguruko mozioa onartu du Azkoitiako Udalbatzak

Azkoitiako_hitza
Argazkia: Azkoitiako Hitza

“Napar Zuzterrak” taldeak Nafarroako konkistaren inguruko testua aurkeztu dituUrola bailarako udal Batzarretan. Testu horrek honakoa dio besteak beste: «Honenbestez, honakoa adierazi nahi dugu: gure nortasuna euskalduna dela, gure hizkuntza eta kultura diren bezala, gure presentzia mundu zabalean nafar erreinuaren bitartez bakarrik gauzatu dela».

Bilduk eta EAJk mozioaren alde bozkatu zuten. EAJtik datu historiko batzuk egiaztatu beharra zegoela esan zuten, baina “oinarrian ados” daudela, eta, beraz, aldeko botoa emango zutela. Azkoitia Bai abstenitu egin zen, eta PSE-EEko ordezkariak ez zuen sinesgarritzat jo testua; horren aurrean, aurka bozkatu zuen.
Azkoitiako_hitza