Nafarroako Errenazimenduaren inguruko programazio kulturala ospatuko da urrian, Donapaleun

NABARRALDE FUNDAZIOAK, ZABALIK ELKARTEAK ETA HERNANI ERROTZENEK ELKARLANEAN ANTOLATUTAKO “1620. NAFARROAKO LO(R)ALDIA” EGITARAUA URRIAREN 3AN ABIATUKO DA, ERAKUSKETA ETA JARDUNALDI BATEKIN

1620an, duela 400 urte, ziklo historiko bat itxi zen: Nafarroako kulturaren garairik loriatsuena, aberatsena eta garaiena. Garai laburra izanagatik ere kulturalki emankorrena izan zen baina, tamalez, gertaera politiko jakin batekin eman zitzaion itxiera: Paueko ediktua, Frantziako Luis XIII-aren eskutik iritsi zena. Ediktu honen bitartez Nafarroa Frantziako koroarekin bateratu zuen erregeak, eta gure lurraldeak bere subiranotasuna behin betiko galdu zuen. Garai oparo hau ahanzturatik ateratzeko helburuarekin, Nabarralde Fundazioak, Zabalik Elkarteak eta Hernani Errotzen Elkarteak jardunaldi eta erakusketa batekin abiatuko den egitarau kulturala prestatu dute, urriaren 3an Donapaleun ospatuko dena 1620. Nafarroako Lo(r)aldia. El sueño de un Renacimiento navarro // La renaissance navarraise mise en stand-by  izenburupean. 

Antolatzaileek ederki azaldu dute ekitaldiaren funtsa: “Atal historiko honek bi esanahi garrantzitsu eskaintzen dizkigu: alde batetik, ia mila urtez jardun zuen eta nazioarteko mapan Euskal Herria kokatzen zuen Europako Estatu baten amaiera. Bestetik, etapa berezi eta bikain baten amaiera (Shakespearek ‘Nafarroa munduaren mirespena izango da’ esaldi ezaguna idatzi zuenekoa): Nafarroako Errenazimendua kulturaren, pentsamenduaren eta artearen arloan, euskal gizarteari Europa mailan izugarrizko distira eman ziona”. 

Kultur ekimena, erakusketa ibiltari batetik abiatuta

Nafarroako kultura-garai gorena ezagutzera emateko, izaera irekia eta parte-hartzailea izanen duen kultura-ekitaldiak antolatu dituzte hiru kultura-eragilek. Asisko Urmeneta marrazkilariak zuzendu eta komisariatutako erakusketa ibiltari bat antolatuko da, eta hainbat hiritan erakutsiko da. Erakusketak garai historiko ezinbesteko honen inguruko informazioa, kronologiak, mapak eta bestelako materialak erakutsiko ditu, diseinu erakargarri baten bitartez. Inaugurazio ekitaldian, antzerki ekitaldi txiki bat eskainiko da, bisitariei aro interesgarri honen gakoak azalduko dizkiena.

Urriaren 3an, erakusketaren irekierarekin bat eginez, garai honen inguruan hitz egiteko aditu andana bilduko dituen jardunaldi bat ospatuko da. Lekuak mugatuak izanen diren heinean, aurretiko izen-ematea beharrezkoa izanen da, eta dagoeneko egin daiteke Nabarralderen webgunean bertan (www.nabarralde.eus). 

Jardunaldiaren egitaraua 

09:00 – 09:30. HARRERA.

09:30 – 10:00. JARDUNALDIKO ZUZENDARIAREN HITZA: Jean Louis Davant.

10:00 – 10:45. 1620. Paueko Ediktua. Garaia. Erregea. Nafarroako Erresuma. Álvaro Adot.

10:45 – 11:15. 1620. Paueko Ediktua. Gaurko ikuspegia eta balorazioa. Luis Mª Martinez Garate.

11:15 – 11:30. ATSEDENA 

11:30 – 12:00. Nafarroa Beherako erresuma. 4 erreginen loraldia. Amaia Nausia.

12:00 – 12:15. BIDEOA: 1620eko Ediktua Polverelen diskurtsoan. Xabier Irujo.

12:15 – 12:35. Ediktuaren inguruko erlijio, politiko eta kultur erronkak Biarno eta Nafarroan (1609-1640). Thierry Issartel

12:35 – 12:55. 1620ko urria. Luis XIII erregea Biarnora etortzearen ondorioak. Miqueu Joseph.

12:55 – 13:15. Paueko Ediktua. Gaurko Iparralde eta Nafarroa Behereko ikuspegia. Eneko Bidegain

13:15 – 13:25. Euskara Errenazimenduan.  Iñaki Luzuriaga.

13:25 – 13:30. ONDORIOAK. Jean Louis Davant.

14:00 – 15:30. BAZKARIA

15:30 – 16:30. ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: Nafarroako Errenazimendua. El Renacimiento navarro. La Renaisssance navarraise

16:30 – 17:30. BISITA GIDATUA DONAPALEUN GAINDI

17:30 – 19:00. Antzerkia: KALE BARROKA. Asisko Urmeneta.

Kokalekua

Espace Chemins-Bideak, Ancien couvent des Franciscains

1, Route de Gibraltar, 64120 Saint-Palais, DONAPALEU

Izen-ematea

Jardunaldia: 10,00 euro // Jardunaldia + Bazkaria: 25,00 euro

(0034) 948211057 //  nabarralde@gmail.com // www.nabarralde.eus

ANTOLATZAILEAK: Zabalik Elkartea, Nabarralde Fundazioa, Hernani Errotzen

LAGUNTZAILEAK: Martin Ttipia elkartea

 

What do you want to do ?

New mail

What do you want to do ?

New mail

What do you want to do ?

New mail

What do you want to do ?

New mail

What do you want to do ?

New mail