Nabarralde topaketak

Denok daukagu zer ikasia
denok zer erakutsia
zer jardunaldi emankorra ta
zer jardunaldi bitxia.
Neretzat asko izan liteke
zure ustez dan gutxia
ausnarketaren emaitzak izan
behar du holakotxia
iritzi denak kontutan hartuz
eraikitzea etxea.

Nabarralderen eginkizunak
hamaika fruitu eman du
iraganari erraparatuz
gure etorkizuna landu.
Gure herriak burujabetzan
gosea beti izan du
gose hau indar bihur dezagun
ta norabidea zaindu.
Ezezkoari pakean utzi
baiezkoari lagundu.

2009ko apirilaren 2ean