
Abenduaren 6an, larunbatean, euskalnafar kultura sustatzeko bidetik antolatu da. Errenteria, Donostia eta Hernanitik irtenda Enkarterrira, “La Enkartada” lantegi-museora bisita-gidatua, Balmaseda bisitatu, bazkaldu eta itzultzean “Durangoko Azokan” geldialdia egin euskal kulturako azken berrikuntzak ikusteko, eta ahal bada, erosteko.
Balmaseda herria, La Enkartada Fabrika Museoa eta Durangoko Azoka
Hernani Errotzenek antolatuta, Motako Gaztelua eta Oarsoaldeko NOHA taldeekin batera EGUN PASA txango bat antolatu dugu datorren abenduaren 6rako, larunbata.
Autobusa eta sarreraren prezioa: 18€
Bazkaria aukeran: (Izena ematerakoan erreserba eginda).
Bazkaria, erreserba eginda: Menua Balmasedako Convento de San Roque jatetxean. 35 €tan
Aukeran ere, norberak bere kontura
Autobusa Errenteriatik abiatuko da goizeko 8:30etan Iztietako bus geltokian. Donostiatik 8:45etan, Pio XII., Amara Plaza hotelaren ondotik eta Hernanitik 9:00etan, Biteri Kultur Etxetik.
Egitaraua: Balmasedako “La Enkartada” fabrika-museoan bisita gidatua egin (euskaraz), Balmaseda ezagutzeko ordu bat libre, bazkaldu eta itzultzean “Durangoko Azoka” di-da batean bisitatu, erosketak egin eta berriro etxera, bakoitza jasotako lekuan.
Informazioa eta Izena ematea:
La “Encartada Fabrika-Museoa” Mexikon aberastu ziren 5 indiano emigranteek eraiki zuten. Museoak, berriz, fundazio-garaiko (1892) erreferente guztiak biltzen dituen fabrika-gune biltzen ditu. Horien artean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako makineria-bilduma bikaina. Horrez gain, Fabrikan lantzen zen artilea eta hainbat artikulu (besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak). Bere irudia eta hornidura teknologikoa ia osorik gorde ditu, eta produkzio-prozesuaren urrats guzti-guztiak osorik mantentzen ditu, lehengaia gordinik hartzen denetik hasi eta produktua paketatu eta bidaltzen den arte. Osotasun tekniko horrek eta bere kontserbazio-egoera bikainak ehun-lantegi zahar hau bere generoan bisita daitekeen ale paregabea izatea eragiten dute.





