Historia ikastaroa Hernanin

HISTORIA IKASTAROA

Edward Said palestinar-estatubatuarrak esaten zuen herri bati definizioa emateko biderik hoberena bere historia idaztea (kontatzea) zela. Euskal Herriko-Nafarroako historiak beti sortu izan du jakinmina gurean, azken finean gure herriaren historia baita. Hernani Errotzen elkarteak euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa antolatu du Hernanin. Irailaren 8tik 11ra, egunero 2 orduko saioetan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, orotara 8 ordu.

Nabarralde Fundazioarekin elkarlanean eta Euskal Herriaren historia oinarri hartuta, Biteri Kultur etxean emango da Ikastaroa. Beñi Agirre izango da zuzendaria.

Data: 2025eko IRAILAREN 8tik 11ra (lau egun)

Ordua: 19:30etatik 21:30etara (egunero)

Non: Biteri kultur etxean

Zer gara gu?, nor gara gu? …

Herri bat gara?, nazio bat gara?, euskara gara?

MATRIKULA:

Matrikula epea: irailaren 5a arte (edukiera mugatua izango da eta izen emate ordena lehenetsiko da kopurua osatu arte).

Izena ematea eta informazioa e- maila idatziz emango da: errotzen@gmail.com (izen abizenak jarrita)

Matrikula eta materiala kostua: 20 €

Antolatzailea: Hernani Errotzen elkartea

Informazio gehiago, hemen:

https://kronika.eus/hernani/1756221171820-lau-egunez-hernani-errotzenek-historia-ikastaroa-eskainiko-du