Ez dakit euskal gizarteak zenbateraino duen Alderdi Sozialistak Bartzelonako Familia Santuaren elizaren kontra eginiko atentatuaren berri, baina ez dut uste Kataluniako gizarteak baino hobeto jabetu zenik. Eta Kataluniako gizarteak, herritar gehienek behintzat, ez dakite zer gertatzen ari den, nahiz eta kontuak oihartzuna izan duen The New York Times, The Guardian eta Le Monde-n. Alemaniako telebistaren Tenpluaren kontrako tunela erreportaje egin berriak ere ez du ezertarako balio izan; lan horretan, honela diote: «Izugarrikeria hori egia bihur daiteke. Litekeena da Bartzelonako sinbolorik garrantzitsuen eta enblematikoenak, Familia Santuaren elizak, behea jotzea». Era berean, ez du ezertarako balio izan Massachusettseko Teknologia Institutuko irakasle J. Mark Schuster-ek International Herald Tribune-n esandakoak: «Gizadiaren Ondarea arriskuan jartzea -eta ondare horren parte da Familia Santua- bandalismoa da».
Bada, egoera ez da aldatu, eta aurrera segitzen dute bai AHTa Familia Santuaren elizatik 75 zentimetrora pasatuko den ibilbideak eta bai tunela egiteko lanek. Baina ikus dezagun zer dioen Jordi Bonet-ek, joan deneko 25 urtean elizako lanen arkitekto eta zuzendaria denak: «Hiriko eraikinik pisutsuenaren azpitik hiru tunel pasatuko dira. […] AHTrako tunela sakonago egiten da, itsas mailaren azpitik, Tertziario deiturikoan, eta han ura dago. […] Dardaretatik babesteko pantaila zera da, zulo mordo bat, bakoitza 1,5 metrokoa, deak 50 zentimetrotik 50 zentimetrora jarriak. Hesi moduko bat da. Behera doan urari bidea ixten badiogu, presa moduko bat sortuko dugu. Eta urak, tapatuta dagoenean, azkenean abaila hartzen du, eta hondar fina eramaten du arrastaka. Horrek zimenduak jaistea ekar dezake. A zer ausarkeria! […] Dardaretatik babestu dezakegu, baina ezin ditugu zuzendu uhin luzerak. Alde horretatik, hondamendi bat izango litzateke hemengo uhin luzera batek bat egitea elizako zutabeen uhin luzerarekin. Horrelaxe erortzen dira zubiak eta tunelak! Horrelaxe erori zen Minnesotako zubia, Amsterdango metroa eta Koloniako metroa. […] Ez dute beste bide bat bilatu nahi izan; ez dute batere aztertu, ezta alternatibarik pentsatu ere. Gezurtiak dira: esaten ari dira hau oso segurua dela, baina ikusi besterik ez dago jendeak nola pasatu behar duen. Dagoeneko izan dira istripu batzuk. […] Dagoeneko izan dira ezbehar asko Bartzelonan AHTa dela eta ez dela, baina ezkutatu nahi izan dituzte. Esaterako, Llobregat desbideratu eta gero, itsasoak eraman egin ditu
Jordi Boneten hitz horiek kezkatu egin beharko lukete Kataluniako Legebiltzarra, baina ez da inolako erantzunik izan. Erantzun bakarra, isiltasuna eta axolagabekeria. Eta isiltasun eta axolagabekeria horrek pentsarazten du merezia dugula eliza erortzea. Nik, beste hainbat katalanek bezala, ez nuke horrelakorik nahi, maite-maitea baitut Familia Santua -auzo horretan jaioa naiz- eta Gaudiren lana, baina herri bat gizadiaren ondare hori zaintzeko gai ez bada, ez du merezi horrelakorik izatea. Oso larria da Kataluniak berak suntsitzea, Espainiako Gobernuarekin elkar hartuta, zaindu beharko lukeen zerbait. Ez sinestekoa da, baina halaxe gertatzen ari da. Katalanok gauza miragarriak egiten ditugu, nahi dugunean, baina gutxitan nahi izaten dugu. Horregatik, maiz samar, gure nortasunaren alderdirik txarrenak agertzen dira, hala nola koldarkeria, adore falta eta, azken batean, erdipurdikeria.
Zer esan daiteke ezer egiten ez duen herri batez, nahiz eta ikusten duen alderdi politiko batek, Alderdi Sozialistak, obsesio infernuzko bat duela AHTa Familia Santuaren azpitik pasa dadin, ezin aitortuzko interesak dituelako eta mundu guztitik iritsitako abisu biribilak mespetxatzen dituelako? Zertan ari da Kataluniako klase politikoa, horrelako atentatu bat ikusi eta isil-isilik, disimulatzen? Adierazpenak egiten dituzte, bai. Horretan badakite, galanki. Baina ez diegu ordaintzen telebistan hizketan ateratzeko, baizik eta eragin dezaten. Non dago CiUren indarra, zentzugabekeria hori gelditzeko? Zertan ari dira Estatut umiliagarri horren aldeko azal bateratuak lantzen dituzten egunkari horiek, horrelako gai garrantzitsu batean ahoa zabaldu gabe? Herri bat, bere ondarea salbatzeko, ezin bada fidatu bere kudeatzaile politikoez eta prentsaz, orduan zer du? Ez dakit zer den eskandalu handiagoa, egiatan: Mallorca kaleko zoruan egin berri den zuloari argazkiak egitea debekatu izana, edo prentsa isil-isil geratu eta konplize bihurtu izana.
Zoritxarrez, badago hori baino eskandalu handiagorik; izan ere, Elizako arkitektoak salatu duen bezala, Generalitateko presidente Jose Montilla ez da behin ere izan Familia Santuaren elizan. Behin ere ez. Hori jakitea aski da ohartzeko noren eskuetan dagoen Katalunia. Azken batean, ibilbide deabruzko hori inposatzen ari direnak -Jose Montilla, Jose Luis Rodriguez Zapatero, Lurralde Politikako eta Herri Lanetako kontseilari Joaquim Nadal eta Bartzelonako alkate Jordi Hereu- erosoago dabiltza atzetik dena gobernatzen, ageri-agerian arituz gero litekeena baita egunen batean irudi horiek kontra bihurtzea. Baina gainerako alderdiek jakin beharko lukete horrelakorik gertatuz gero ez dela inorentzat aringarririk izango, herriak oso gogoan izango duelako inolako alderdi politikok ez zuela ezer egin, ezertxo ere ez, Kataluniako lanik unibertsalena eta Katalunia munduaren aurrean identifikatzen duena salbatzeko, ibilbide deabruzkoaren ordez ibilbide arrazoizko bat egiteko garaiz genbiltzanean -kostaldeko ibilbidea edo Vallesko korridorekoa-. Guztiak, bai, guzti-guztiak izango dira errudunak.
Berria-k argitaratua
El trazado diabólico contra La Sagrada Familia
Ignoro el grado de conocimiento que tiene la sociedad vasca del atentado que el Partido Socialista ha perpetrado contra el templo de
Pues bien, la situación no ha cambiado y el trazado que hará pasar el TVG a
Estas palabras de Jordi Bonet deberían inquietar al Parlamento de Cataluña, ciertamente, pero no ha habido ninguna reacción. La respuesta ha sido tan sólo silencio e indiferencia. Un silencio y una indiferencia que invitan a pensar que merecemos que el templo se hunda. Yo, como tantísimos catalanes, no lo deseo, porque amo
¿Qué puede decirse de un pueblo que se queda sentado mientras la obsesión infernal de un partido político, el Partido Socialista, por intereses inconfesables y despreciando las contundentes advertencias llegadas de todo el mundo, pretende hacer pasar el TGV por debajo de
Desgraciadamente, todavía hay una cosa más escandalosa que ésta, ya que, como denuncia el arquitecto del templo, el presidente de







