Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina %80k erdara darabilte
G. Goikoetxea – J. Olano
Euskara. V. Inkesta Soziolinguistikoa
Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, hamar urtean 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Elebidunen erdiek baino gehiagok etxean ez dute euskaraz hitz egiteko ohiturarik
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32 elebidunak dira, eta beste 17 euskara ulertzeko gai dira. Gainontzeko 51ek ez dakite euskaraz; erdaldun elebakarrak dira. Bost urtean bi puntu igo da elebidunen kopurua, %30,1etik %32ra, baina, hamar urtean, 2,6 baino ez du gora egin euskara dakitenen ehunekoak.
Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zizkion atzo Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeari, Donostian. Soilik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak ezagutarazi zituen; 1991tik, lehen inkesta egin zutenetik, aurreneko aldia da zazpi herrialdeetako datuak banandu dituela. Jaurlaritzak azaldu du «euskararen lurralde guztietan» egin dutela inkesta, baina hori egiteko orduan «beste prozedura batzuk» jarraitu dituela argudiatu du. Bi hilabete barru jakinaraziko ditu Nafarroako, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako emaitzak. Trebiñu (Araba), berriz, ez dute aipatu. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendari Ivan Igartuak ezagutarazi dituzte inkestaren xehetasunak.
1. Ezagutza
Datu bat nabarmendu du Auzmendik: duela hogei urte baino 181.000 elebidun gehiago daude EAEn (600.050 euskaldun); beraz, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruak 11 puntu egin du gora hogei urte igaro ondoren. 1991etik 2001era zortzi puntu igo ziren elebidunak; eta ordutik, hiru. Elebidunen kopurua bost urtean bi puntu handitzea espero zutela adierazi du Urgellek, eta hogei urtean «aurrerapauso handia» eman dela erantsi du. Erdaldun elebakarren eta elebidun hartzaileen —euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak— ehunekoa apurka behera egiten ari dela ere ziurtatu du Auzmendik. Erdaldunak %50,8 dira; orain dela sei urte, %51,5; eta duela hogei urte, %59,2.
Herrialdeen artean tarteak daude hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Gipuzkoarren erdiak dira elebidunak (%49,9), eta hirutik bat, erdaldun elebakarra (%33,7). Bizkaian, lau herritarretik bat da euskalduna (%25,4), eta erdiek baino gehiagok ez dute euskara ulertzen (%56,8). Araban, bi heren gaztelaniaz soilik moldatzen dira (%66,4), eta %16,8k dakite euskaraz. Lurralde horretan bi puntu eta erdi igo da euskararen ezagutza bost urtean, eta beste horrenbeste Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, puntu bat baino gutxiago.
Lau gune bereizi dituzte inkestan. Herritarren %20k baino gutxiagok dakite euskaraz lehenengoan; %20 eta %50 artean, bigarrenean; %50 eta %80 artean, hirugarrenean; eta %80tik gora, laugarrenean. Euskararen erabilerak gora egin du aurreneko hiru guneetan, baina ez, ordea, laugarrenean. «Hirigune erdaldunagoetatik gune euskaldunetara bizitzera joan direnen hizkuntza ezaugarriak» daude horren atzean, Auzmendiren esanetan.
2. Erabilera
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,
azken hogei urteetan behera egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago erabiltzen duten 35 urtetik beherako elebidunen ehunekoak. Hain zuzen, 25 eta 34 urteko elebidunen artean %57,2k egiten zuten euskaraz 1991n; iaz, aldiz, %50,2k. 16 eta 24 urtekoen erabilerak hiru puntu pasatxo egin du behera hogei urtean. Jaurlaritzak «erraztasunarekin eta harreman sarearekin» lotu du atzeraldia, elebidunen erdiak bizi baitira erdara nagusi den guneetan: «Horrek asko mugatzen du euskaraz jarduteko aukera». 65 urtetik gorako elebidunak daude beste muturrean; hamarretik zortzi mintzatzen dira euskaraz (%82,7).
16 urtetik gorako biztanle elebidun guztiei erreparatuz gero, ordea, emaitza bestelakoa da. Nahiz eta gazteen erabileraren bilakaera okerra izan, oro har hartuta, euskaraz egiten dutenen kopurua puntu eta erdi igo da bost urtean. Izan ere, herritar gehiago dira 35 urtetik gorakoak, eta horien artean handitu egin da euskararen erabilera. Hamarretik bik egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago. Besteak beste, horrek adierazten du elebidunen %37,5ek ez dutela euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen.
Eremu formalean egin du gora, batez ere, euskararen erabilerak. Udalekiko harremanetan, euskara darabilte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren laurdenek (%24,7); beste horrenbeste egiten du bostetik batek osasun zerbitzuetan. Etxeko erabilerak, aldiz, apenas egin duen gora. Hogei urtean puntu eta erdi besterik ez da igo, eta %18 dira etxean euskara darabiltenak; beraz, elebidunen erdiek pasatxok ez dute etxean euskaraz egiteko ohiturarik.
3. Transmisioa
Hizkuntza umeei transmititzeko orduan zerikusi zuzena du gurasoen hizkuntza ezagutzak. Egungo transmisioa aztertzeko, 2 eta 15 urte arteko haurren gurasoei erreparatu die Eusko Jaurlaritzak. Bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %97k euskara jaso dute etxean; gehienek euskara jaso dute soilik (%86), eta hamarretik batek erdara ere bai. Guraso bakarrak badaki euskaraz, %71,3 umeri transmititu diote hizkuntza; gehienetan, erdararekin batera. Hortaz, guraso elebidunen bat duten haurren ia herenek ez dute euskara jaso etxean. Hala ere, Jaurlaritzak zehaztu du ume horiek elebidunak direla, eskolan euskalduntzen direlakoan.
Euskarari buruzko jarrerak ere ikertu dituzte. 16 urtetik gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka daude. Jarrera horrek apenas izan duen aldaketarik hogei urtean: %14 ziren aurkakoak 1991n.
Hiriburuetako datuak
GasteizBilboDonostiaElebidunak15,516,333,5Elebidun hartzaileak18,717,614,4Erdaldunak65,866,252,1
Hiriburuetan, Donostian dago euskaldun ehuneko handiena
Euskara Donostian, Bilbon eta Gasteizen zein egoeratan dagoen aztertu dute V. Inkesta Soziolinguistikoan. Herrialdeen artean, Gipuzkoan ikusi dute proportzioan euskaldun gehien, eta berdin gertatu da Donostian ere: hiru herritarretik bat pasatxo da euskalduna. Nolanahi ere, euskaraz ulertzen ez dutenak gehiago dira Gipuzkoako hiriburuan ere: %52,1. Herrialdean ere erdiak baino gehiago dira erdaldunak. Hitz egin ez baina ulertzen dutenak %14,4 dira.
Erdaldunak gehiago dira Donostian, eta gainerako hiriburuetan are handiagoa da haien kopurua. Bilbo eta Gasteiz pareko daude, baina egoera desberdina den Araban eta Bizkaian. Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, Bilboko datuen eta Bizkaikoen artean badago diferentzia: herrialdean, %25,4 dira euskal hiztunak, eta hiriburuan, %17,6. Gasteizen gutxiago dira (%15,5), Arabako datutik hurbilago (%16,8). Hitz egiteko gai izan ez baina euskara ulertzen dutenak gehiago dira Gasteizen: %18,7 —Bilbon %17,6 dira—. Eta euskara ulertu ere egiten ez dutenak Bilbon dira gehiago: %66,2. Gasteizen %65,8 dira. Herrialdeka, aldiz, Araban gehiago dira Bizkaian baino.
Analisia
Euskararen ‘ez-herria’
Iñaki Petxarroman
Euskararen V. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Datuetan sartu aurretik, kontu batek ematen du atentzioa: lehen aldiz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak Euskal Herriko gainerako lurraldeetakoetatik bereizita eman dituzte. Beraz, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikorik ez dago oraingoz. Ez dago jakiterik euskararen lurralde osoan egoera hobetu edo okertu den, euskaldunen kopurua handitu edo gutxitu den… Euskararen herriaren argazkirik ez dago. Euskararen ez-herria jarri dute berriz ere begien aurrean.
Eta hiru administrazio eta bi estatutan banatuta dagoen herriaren kasuan, egoera horren azpian erabaki politiko bat dagoela susma daiteke. Ez dute jakinarazi ea eremuren batek erabaki duen ez duela nahastu nahi besteekin edo hirurek hitzartutako erabakia izan den. Baina jakina da ondorioa: euskararen arloan ere, arlo linguistiko eta kultural hutsean ere, herri honen izatea eta agertzea mingarri zaie agintariei. Ez dute euskararen herriaren argazki osorik ikusi nahi. Argazki puskatua aurkeztu dute, ikusten ez dena ez dela existitzen sinetsita, beharbada.
Hizkuntza eta politika ez direla nahasi behar sarritan aipatzen duten horiek azaldu beharko lukete ea zer arrazoi linguistiko eta kultural dauden erabaki horren azpian, kosta egiten baita politikatik haragoko ziorik igartzea.
Bestalde, inkestaren mami hutsari erreparatuta, kezkarako arrazoi ugari daude. Hala, datu batean azal daiteke ez aurrera ez atzera dabilen hizkuntza baten ataka estua: 10 urtean bi puntu eta erdi bakarrik igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaldunen kopurua. %29,4 ziren euskaldunak 2001ean eta %32 dira gaur egun. Alegia, geldirik gaude. Ezagutzak ez du aurrera egiten. Erabilerak atzera ere egin du. Orain arte indarrean egon den hizkuntza politikak ez dakar normalizaziorik. Kale itsu batean gaude, eta herritarren borondate hutsean oinarritutako ereduak ageri-agerian azaldu ditu bere mugak.
Etorkizuna izango badute, euskarak eta euskaldunen komunitateak benetako bultzada behar dute, benetako lege babesa. Eta, horretarako, erakundeek berebiziko ardura daukate. Arriskuan den hizkuntza gutxitu baten geroa bermatzeko, orain arteko baino askoz ere politika ausartagoak eta zorrotzagoak behar dira. Orain arteko bidea mugaraino iritsi da, eta alternatibak eskatzen ditu. Abiadura motelean doan trena, geratu ez ezik, atzera egiten hasteko zorian dagoelako.
Lankidetzarako itun bat egin dute PPk eta Euskaltzaindiak
Akordio bat sinatu dute PPren Euskal Ikasketetarako Fundazioak eta Euskaltzaindiak, lankidetzan aritzeko. Besteak beste, ikerketa lanak partekatuko dituzte, artxiboetara sartzeko modua eman elkarri, argitalpenak elkarrekin egin eta ikastaroak antolatu. Hitzarmena atzo izenpetu zuten bi aldeetako ordezkariek.
Gipuzkoako Diputazioak esan du atzerapausoak izan direla
Hedabideen aurrean aurkeztu ondorenean, Euskararen Aholku Batzordean eman zuten atzo V. Inkesta Soziolinguistikoaren berri. Erakundeetako eta euskalgintzan ari diren elkarte zenbaitetako ordezkariak daude han, besteren artean. Gipuzkoako Diputazioak ohar bat atera zuen bileraren ostean, han egindako adierazpenen berri emateko. Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak Jaurlaritzaren aurka egin zuen, euskara normalizatzearen aurkako neurriak hartzen ari delakoan. «Atzerapauso nabarmenak egiten ari dira», adierazi zuen. Osakidetzako lan eskaintza, kontsumitzaileen dekretua eta helduen euskalduntzea jarri zituen adibidetzat. Jarrera hori aldatzeko eskatu zion PSEren gobernuari.
El 32% de la población de la CAV es euskaldun
El 32 por ciento de la población vasca es euskaldun, dos puntos más que en 2006, el 17,2 por ciento es bilingüe pasivo, es decir que entiende pero no habla euskara, y el 50,8 por ciento es erdaldun, según los datos de la V Encuesta Sociolingüística elaborada por el Gobierno vasco.
El número de personas bilingües en la Comunidad Autónoma Vasca es de 600.050, 181.000 más que hace 20 años.
Próximamente se completará esta encuesta, que se elabora cada cinco años desde 1991, con los datos de Navarra e Iparralde.
La V Encuesta Sociolingüística refleja, además, que el 20 por ciento de la población de la CAV es mayor de 65 años y solo un 14 por ciento es menor de 15. Los inmigrantes suponen el 6,6 por ciento de la población total.
El estudio revela, asimismo, que el porcentaje de bilingües más elevado (60%) se sitúa entre los jóvenes de entre 16 y 24 años lo es, “más del doble del porcentaje de 1991″.
De cada diez personas bilingües, más de seis son vascoparlantes nativos, mientras que entre los más jóvenes aumenta el número de vascoparlantes nuevos. De hecho, más de la mitad de los jóvenes de entre 16 y 24 años han aprendido euskara fuera de casa.
Un tercio de bilingües se maneja mejor en euskara que en castellano, pero ese porcentaje es solo una quinta parte entre los jóvenes.
En cuanto al ámbito de aprendizaje el 37 por ciento de los bilingües ha aprendido el euskara fuera de casa y entre los menores de 35 años en torno un 53 por ciento. En los ámbitos formales el empleo del euskara de los bilingües es del 73 por ciento en el caso de servicios municipales y del 59 por ciento en los de sanidad.
Respecto a las actitudes de los encuestados con respecto al euskara, el 62 por ciento de los encuestados está a favor de su fomento, siete puntos más que en 1991. La actitud contraria prácticamente se mantiene situándose en un 12 por ciento, dos puntos menos que en 1991.
Por territorios se hace patente la diferente situación que el euskara arrastra desde hace siglo y mientras en Gipuzkoa casi la mitad de la población es bilingüe, en Bizkaia lo es un 25,4 por ciento de la población y en Álava un 16,8 por ciento.
Por capitales, Donostia presenta el mayor número de personas bilingües, con un 33,5 por ciento lo que representa un tercio del total de su población. En Bilbao hay un 16,3 por ciento de bilingües y, en Vitoria, un 15,5 por ciento de la población es bilingüe.







