EUSKAL HERRIKO HISTORIA IKASTAROA

Urriak 14-21-28 + Azaroak 4: “Habitat” ikastaroa Azpeitian

Urriak 25: “Habitat” ikastaroa Gasteizen

Azaroak 5-12-19-26: “Habitat” ikastaroa Errenterian

EUSKAL HERRIKO HISTORIA IKASTAROA

Euskal Herriaren historia antzinarotik gaur egun arte

Ikastaro honetan, ohiko “lurraldetasun” kontzeptua baino zabalagoa den “Habitat” edo “giza-habitat”  definiziotik abiatuta, Nafarroa izan zenetik gaurko Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetikoa eskainiko da, ikuspegi propiotik landuz, eta egun bizi dugun errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpimarratuz. Euskal Herriak, euskararen herriak, egitura politiko ezberdinak sortu izan ditu bere ibilbide historikoan, momentu bakoitzeko baldintzen eta aukeren araberakoak. Haien artean, Nafarroako erresuma izan zen gure erakunde nagusia eta osatuena, eta horregatik aipatzen dugu “Euskal Herria-Nafarroako Historia”, ezin bereizi daitezkeen bi kontzeptu baitira, gure historiaren kontakizunean.

Beñi Agirrek, Nabarraldeko eta Hernani Errotzen elkarteko kideak, prestatutako eta gidatutako ikastaroa da, Nabarralde Fundazioak eskaintzen duen Corpus historiko eta dokumentuen interpretazioan oinarriturik. Gaiak aditu talde baten zuzendaritzapean garatu dira (José Luis Orella Unzué, Jean Luis Davand, Mikel Sorauren, Xabier Irujo…), eta guztien artean gure herriaren kontakizun historiko jarraitua osatzen dute, Antzin Arotik gaur egungo errealitatea aztertu arte.

Metodologia eta laburpen koadernoa

Ikastaroa ikus-entzunezko baliabidez lagunduta ematen da (PowerPoint dinamiko baten bidez). Gainera, “Habitat, ezkutatu diguten historia” erakusketaren osagarria da. Erakusketa nahiko modu autonomoan ikusten dena  baino parte hartzaileagoa (ikus: https://nabarralde.eus/habitaterakusketa/). Irakasleak egiten ditu aurkezpenak, eta solasaldia gidatzen du. Horiez gain, ikasle bakoitzari ikastaroaren testu laburpena emango zaio hasieran.

 

Ikastaroa lau ataletan banatzen da

  1. HISTORIA-OROIMENA, AINTZIN AROA, ERROMA
  2. SUBJETU HISTORIKOA ETA ERAKUNDEEN SORRERA
  3. KONKISTAK ETA LURRALDE ZATIKETA
  4. FORUAK ETA GAUR EGUN ARTEKO ERAKUNDEAK