
Iparretik dator asteotan albiste esanguratsua, izen edo marka bat aldatzea ez baita txantxetako kontua. Eusko Alderdi Jeltzaleak Iparreko bere marka aldatu egin du. Ekainaren 12an iragarri zen sare sozialetan: aurrerantzean ez da Eusko Alderdi Jeltzalea-Parti Nationaliste Basque (eaj-pnb.eus) izango, «EAJ-Le Parti Basque» baizik, @eaj_lpb kontuaren bidez.
Aurkezpena Bidarten egin zen, eta ekitaldian parte hartu zuten EBBren presidente Aitor Estebanek, IBBren presidente Pantxoa Bimboire Haritschelharrek, Euskal Hirigune Elkargoko presidenteorde eta Kanboko alkate Peio Etxelekuk eta EAJren Baskonia Iparreko Herrialde Batzarraren mahaiburuorde Graxiana Mirande Bec-ek.
Aldaketak oihartzun handirik lortu ez badu ere Baskonia Hegoan, EAJ bezalako alderdi historiko batek horrelako erabaki bat hartzeak garrantzi handia du Baskoniako erreputazio aztertzen saiatzen den analistari batentzat. Kanpotik begiratuta, erabakia zuzena iruditzen da, ikuspegi desberdinetatik alde positiboak baitauzka.
EAJk berak azaldu duenez, «nationaliste» hitza ez dago oso ondo ikusita Europan, nazismoak ematen dion kutsuagatik. Aspaldiko eztabaida da hori. Gainera, izen berriak Baskonia Iparrean zentratu egiten du alderdiaren mezua: euskaldunen alderdia dela nabarmentzen baitu, marketing ikuspegitik urrats esanguratsua.
Hala ere, kontraesanak oraindik badira. Webguneko helbidea http://www.eaj-pnb.eus da oraindik, sare sozialetako @eaj_lpb-rekin bat ez datorrena. EAJk marka aldatu duela dio, baina irudietan izena bera ere aldatu dela dirudi.
Eskura dauden datuekin zaila da jakitea zer aldatu den zehazki: izena ote, marka ote, ala slogan hutsa ote den. Baina slogana baino gehiago bada, EAJk dioen moduan marka bada, marka aldatzeak izena aldatzea ere eskatzen du praktikan. Notaritza paperetan aldatu ez badute ere, eguneroko erabilerarako izen aldaketa da.
Kanpotik ere ikusten da EAJrentzat urrats izugarria dela: Sabino Aranaren sasoiko oinarrietako batetik aldentzea ausartu dira. Modernizazio horrek, eguneratze horrek, alderdiaren irudia baino ezin du hobetu. Eta mezu argia bidaltzen die barneko aldaketei uko egiten dietenei: EAJ prest dago aldaketa sakonak egiteko, beti ere bere proposamen politikoa garatzen laguntzen badute.
Aldaketa hau positibotzat joz, aholku bat eskaintzea ere ez legoke gaizki: zergatik ez erabili logiko bera Nabarra Garaian?
Nabar askok diote «Euskadi» izena Sabino Aranak Bizkaiatik abiatuta eratu zuela, eta ez dela inoiz modu naturalean Nabarrako nortasunarekin bat etorri. Nabarrak bere historia propioa bait du: Erresuma independentea izan zen, bere nortasun juridikoa eta instituzionala mantendu zuen mendetan zehar, eta abertzaletasunaren sorrera Bizkaitik heldu zen, ez Nabarratik. Horrela, «EAJ-PNV» izeneko «Euskadi» erreferentziak, nabar askorentzat, kanpoko proiektu baten etiketa ematen du, tokiko erroa ez duena. Iparrean eta Europan «nationaliste» hitzak sor zitzakeen distantziak bezala, «Euskadi» izena oztopo bilaka daiteke Nabarran hartu nahi diren boto askorentzat. Zergatik ez egin, beraz, Iparrean egin den moduko marka aldaketa? Estrategikoki, irabazi baino ez lukeela egingo dirudi.
Adibidez: EAJ-Baskonabarro edo EAJ-Partido Baskonabarro. Eta urrats handiagoa eman nahi izanez gero, EAJ-Partido Nabarro ere izan liteke.










